138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LIZARRA

Zapateria kaleko 9 zenbakiko eraikinari dagokion hirigintzako fitxaren aldaketa. Hasierako onespena

Lizarrako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko urriaren 11n egin bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Lizarrako BBBPBko hirigintzako fitxaren aldaketa, hain zuzen ere Lizarrako Zapateria kaleko 9 zenbakiko eraikinari dagokiona (656. lurzatia, 123. etxe-saila). Aldaketaren xedea da eraikin horrek egun duen hirigintzako araubidea "kontserbaziokoa" kentzea eta horren ordez "behin-behineko berritze-kontserbaziokoa" bereganatzea, betiere fitxan agertzen diren hirigintzako baldintzak beren horretan utzita.

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.4, 74. eta horiekin bat datozen artikuluetan, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1.j artikuluan xedatutakoari jarraikiz, iragarkia jendaurrean edukitzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, hilabeteko epean interesatuek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

3. Halaber, iragarkia hemengo prentsan eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea, eta ohartaraztea egintza honen aurka, ez baita behin betikoa administrazio bidean, ezin dela errekurtsorik jarri, tramiteko egintza delako. Horrek ez du ukatzen, baina, interesatuek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztea, prozedurari bukaera emanen dion ebazpenean kontuan har daitezen; betiere, Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.1 artikuluaren bukaeran ezarritakoari jarraituz.

Lizarran, 2006eko urriaren 11n._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0617543