138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CAPARROSO

Caparrosoko arau subsidiarioetako aldaketa, industrian eta biltegietan erabiltzeko esparrurako. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2006ko urriaren 30ean egindako osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Caparrosoko arau subsidiarioetako aldaketa, industrian eta biltegietan erabiltzeko esparrurako.

Espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek bidezkotzat jotako alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Caparroson, 2006ko azaroaren 2an._Alkatea, Pedro José Tabar Oneca.

Iragarkiaren kodea: L0617517