II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
BERIAIN
US-I unitatearen birzatiketa hasiera batean onetsirik
Alkatetzak urriaren 30ean eman 158/2006 ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen US-I unitatea birzatitzeko proiektua, Beriaingo Udalak sustatua; orobat agindu zuen 20 eguneko jendaurreko aldia hasteko, egungo legedia betetzearren.
Bidezko alegazioak udal bulegoetan aurkeztu beharko dira, jendea hartzeko orduetan betiere.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Beriainen, 2006ko urriaren 30ean._Alkatea, Tomás Prieto Blanco.
Iragarkiaren kodea: L0617332