138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERIAIN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzaren urriaren 31ko 163/2006 ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen S-I/III sektoreko A-4, A-5, A-7, A-8, A-9 eta A-10 lurzatietako xehetasun azterlana aldatzea, Zamarrena, S.L. merkataritzako enpresak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onets dadin igorriko da, bidezko bada.

Beriainen, 2006ko azaroaren 2an._Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: L0617514