138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

ERABAKIA, 2006ko urriaren 30ekoa, Nafarroako Gobernuak hartua, "Uren goi horniduraren proiektua, 3. fasea, Artaxo-Irunberri (Nafarroa)" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzea egiteko, presakoa dela adierazten duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, maiatzaren 24ko 471/2006 Ebazpenaren bidez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zituen hamabost egunez.

Jendaurreko aldiaren epea bete delarik, Toki Administrazioko kontseilariak, urriaren 18ko 1152/2006 Ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman zion aipatu proiektuari, eta erabaki zuen aurkeztutako alegazioen gainean ebazpen horren xedapen-zatian adierazitakoaren arabera.

Lanen garrantzia eta presa ukitzen dituen udalerrien hornidura arazoak arintzearren dira, hainbat herritan arazoak dituztelako ur hornidurarekin.

Nafarroako Gobernuak, Agoizko, Urraulbeitiko eta Irunberriko Borondatezko Udal Elkartearen izenean (III. fasea, Artaxo-Irunberri) Agoizko Udalak alegatutako arrazoiak ikusirik, bidezkotzat jo du desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, "Uren goi horniduraren proiektua, 3. fasea, Artaxo-Irunberri (Nafarroa)" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2006ko urriaren 30ean._Ordezko kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkaria (12/2006 Foru Dekretua, Nafarroako Gobernuko lehendariak urriaren 25ean hartua), Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0617525