138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

192/2006 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, ekainaren 20ko 129/2006 eta irailaren 13ko 170/2006 Ebazpenak parte batean aldatzen dituena. Ebazpen horien bidez, Zuzendaritza Nagusi horrek eman baitzituen, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateko 2006-2007 ikasturterako prezio publikoak onetsi ziren eta, halaber, kredituen araberako prezio publikoak finkatu, matrikula bigarren, hirugarren aldiz edo aldi gehiagotan egiten denerako.

Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du ekainaren 20ko 129/2006 eta irailaren 13ko 170/2006 Ebazpenetan atzemandako akatsez ohartarazteko. Izan ere, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateko 2006-2007 ikasturterako prezio publikoak onesteko emandako ebazpenetan, testuetan zein eranskinetako zenbatekoetan, akatsak atzeman dira. Matrikula bigarren, hirugarren aldiz edo aldi gehiagotan egiten den kasuetako atal berariazkoetan, %30 eta %50eko igoera aplikatu da, hurrenez hurren. 2005-2006 ikasturtean ere aplikatu zenez, 2006-2007 ikarturtean, bigarren edo hirugarren aldiz egiten diren matrikuletan, %5,9 besterik ez da igo behar, horixe baita 2006-2007 ikasturteko prezio publiko guztietarako gaurkotzeko tasa.

Horiek horrela, %5,9ko igoera proposatu da 2005-2006 ikasturteko matrikula bigarren aldiz egiten denerako, hau da, 20,70 euro ikasketa teknikoen kasuan (19,54 + %5,9 = 20,70 euro) eta 14,63 euro, gainerako ikasketen kasuan (13,81 + %5,9 = 14,63 euro). Era berean, 2005-2006 ikasturteko matrikula hirugarren aldiz edo aldi gehiagotan egiten denerako ere %5,9ko igoera proposatu da, honela: 2006-2007 ikasturtean, 23,88 euro, ikasketa teknikoetarako (22,55 %5,9 = 23,88 euro); eta 16,88 euro, gainerako ikasketetarako (15,94 + %5,9 = 16,88 euro).

Halaber, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko zerbitzu juridikoen arabera, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.1 artikuluan tipifikatutako aldaketa da. Nafarroako Unibertsitate Publikoak ere adostasun txostena eman du.

Aurrekoak gorabehera, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ekainaren 20ko 129/2006 Ebazpenaren 6. puntua eta irailaren 13 170/2006 Ebazpenaren 1. puntua, bi ebazpenak Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak eman baitzituen, honela aldatzea:

6. puntua.

B) Ikasle batek kreditu berean bigarren aldiz egiten duenean matrikula, matrikula horretako kreditu bakoitzaren diru zenbatekoari 2005-2006 ikasturterako bigarren matrikulako kreditu bakoitzeko prezioaren %5,9 gehituko zaio.

C) Ikasle batek irakasgai edo kreditu berean hirugarren aldiz edo aldi gehiagotan egiten duenean matrikula, matrikularen diru zenbatekoari 2005-2006 ikasturterako hirugarren edo hurrengo matrikuletako kreditu bakoitzeko prezioaren %5,9 gehituko zaio.

2. Ekainaren 20ko 129/2006 Ebazpenaren eranskinaren parte bat aldatzea, honela:

1.1.1. 1497/1987 Errege Dekretuaren arabera kredituka egituratzen den ikasketa plan bateko kurtso bati dagokion urteko irakasgai bakoitza:

_Bigarren matrikula, kreditu bakoitzeko: 20,70 euro.

_Hirugarren matrikula edo hurrengoak, kreditu bakoitzeko: 23,88 euro.

1.2.1. 1497/1987 Errege Dekretuaren arabera kredituka egituratzen den ikasketa plan bateko kurtso bati dagokion urteko irakasgai bakoitza:

_Bigarren matrikula, kreditu bakoitzeko: 14,63 euro.

_Hirugarren matrikula edo hurrengoak, kreditu bakoitzeko: 16,88 euro.

3. Ebazpen hau eta eranskin zuzendua osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzura, Goi Mailako Irakaskuntzaren Atalera, Goi Mailako Irakaskuntzaren Bulegora eta Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiko Administrazio Orokorraren Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko azaroaren 9an._Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

ERANSKINA

2006-2007 ikasturteko irakaskuntzako prezioak eta gainerako eskubideak

1._Irakaskuntzako zerbitzuak: Fakultateetako eta Goi Mailako Eskola Teknikoetako edozein ziklotako ikasketak, Unibertsitate Eskoletako tituludunak Fakultate eta Goi Mailako Eskola Teknikoetan sartzeko egokitzapen kurtsoak barne, baita Unibertsitate Eskola eta Ikastetxeetan egiten diren ikasketak ere.

1.1. Ingeniari, Ingeniari Tekniko, Fisioterapeuta eta Erizaintzako diplomadun tituluak erdiesteko ikasketak (Unibertsitate Eskoletako tituludunak Fakultateetan eta Goi Mailako Eskola Teknikoetan sartzeko egokitzapen kurtsoak barne).

1.1.1. 1497/1987 Errege Dekretuaren arabera kredituka egituratzen den ikasketa plan bateko kurtso bati dagokion urteko irakasgai bakoitza:

_Lehen matrikula, kreditu bakoitzeko: 15,92 euro.

_Bigarren matrikula, kreditu bakoitzeko: 20,70 euro.

_Hirugarren matrikula edo hurrengoak, kreditu bakoitzeko: 23,88 euro.

_Karrera bukaerako proiektuetarako begirale lana: 33,52 euro.

1.2. Aurreko 1.1 atalean zehaztutako lehen eta bigarren zikloko titulu ofizialez bestelakoak erdiesteko ikasketak:

1.2.1. 1497/1987 Errege Dekretuaren arabera kredituka egituratzen den ikasketa plan bateko kurtso bati dagokion urteko irakasgai bakoitza:

_Lehen matrikula, kreditu bakoitzeko: 11,25 euro.

_Bigarren matrikula, kreditu bakoitzeko: 14,63 euro.

_Hirugarren matrikula edo hurrengoak, kreditu bakoitzeko: 16,88 euro.

_Ikasle bisitariek ikasketa ofizialetarako ezarritakoa halako 3 ordainduko dute matrikula.

1.3. Master tituluari dagozkion ikasketak:

_Kurtso bakoitzeko matrikula: 23,00 euro.

1.4. Doktore tituluari dagozkion ikasketak:

1.4.1. Departamentu hauetako doktoretzako programak: Automatika eta Konputazioa, Osasun Zientziak, Natura Ingurunearen Zientziak, Estatistika eta Ikerketa Operatiboa, Fisika, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa, Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritza, Matematika eta Informatika, Nekazaritza Ekoizpena, Landa Ingeniaritza eta Proiektuak, edo Kimika Aplikatua; kreditu bakoitzeko: 66,89 euro.

1.4.2. Departamentu hauetako doktoretza programak: Zuzenbide Pribatua, Zuzenbidea Publikoa, Ekonomia, Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika, Geografia eta Historia, Enpresen Kudeaketa, Psikologia eta Pedagogia, Soziologia, edo Gizarte Lana: kreditu bakoitzeko: 47,75 euro.

1.4.3. Doktoretzako tesiaren tutoretza akademikoa: 67,03 euro.

1.5. Espezializazio Didaktikoko titulu profesionala: 223,58 euro.

2._Ebaluazioak eta probak:

2.1. Unibertsitatean sartzeko gaitasun probak: 76,42 euro.

2.2. 25 urtetik gorakoentzako ikastaroa: 107,30 euro.

2.3. Karrera amaierako proiektuaren ebaluazioa: 140,52 euro.

2.4. Gradu azterketa edo tesinaren ebaluazioa: 140,52 euro.

2.5. Doktoretza tesirako azterketa: 140,52 euro.

2.6. Unibertsitate Eskoletako diplomadun tituluak baliozkotze bidez lortzea:

2.6.1. Baliozkotze horretarako ebaluazio akademiko eta profesionala: 140,52 euro.

2.6.2. Aipatu baliozkotze horretarako eskatzen diren lanak: 234,00 euro.

2.7. Baterako proba: 140,52 euro.

3._Administrazioko zerbitzuak:

3.1. Titulu akademikoak luzatzea:

_Ikasketa aurreratuetako diploma: 140,52 euro.

_Doktore titulua: 235,48 euro.

_Lizentziadun, arkitekto edo ingeniari tituluak: 157,01 euro.

_Diplomadun, arkitekto tekniko edo ingeniari teknikoaren tituluak: 157,01 euro.

_Tituluaren Europarako osagarria: 52,95 euro.

3.2. Ikasketa tituluen bikoizkiak.

_Ikasketa aurreratuetako diploma: 70,26 euro.

_Doktore titulua: 117,77 euro.

_Lizentziadun, arkitekto edo ingeniari tituluak: 78,50 euro.

_Diplomadun, arkitekto tekniko edo ingeniari teknikoaren tituluak: 78,50 euro.

_Tituluaren Europarako osagarria: 26,48 euro.

3.3. Ikastetxe baten ikasketak egiten hasteko ikasketa espedientea irekitzea: 25,60 euro.

3.4. Agirien kopultsa: 10,03 euro.

3.5. Nortasun txartelak luzatzea: 5,50 euro.

3.6. Ikasketen ziurtagiria: 25,60 euro.

3.7. Ikasketa-espedientea lekuz aldatzeagatik: 25,60 euro.

3.8. Tasa, kudeaketa administratiboarengatik: 33,52 euro.

Iragarkiaren kodea: F0617974