128. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GARES

URE 1 unitatea urbanizatzeko proiektua hasiera batean onetsita

Garesko Alkatetzak, urriaren 2ko ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi zuen URE1 unitatea urbanizatzeko proiektua, Promociones Nekeas, S.L.k sustaturik.

Jendaurrean egonen da, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Garesen, 2006ko urriaren 2an._Alkatea, Eva Erro Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0616291