128. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Jarduketa sistemaren aldaketa Iruñeko Plan Orokorreko XIX. U.I.ko (Milagrosa) ZN-1 eta ZN-2 eremuetan. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko irailaren 26an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 26-SEP-06 (9/UV).

Ikusita José Miguel Galle Roncal jaunak, Promociones Cisa, S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz, aurkeztutako eskabidea, Iruñeko Plan Orokorreko XIX. U.I.ko ZN-1 eta ZN-2 eremuetako jarduketa sistema aldatzeko galdegiten duena, eta 2006ko abuztuaren 2ko eta irailaren 11ko txosten juridikoari, teknikoari eta egokieraren gainekoari jarraituz.

ERABAKI DA:

1. ARZ 5 banaketa eremurako aurreikusitako jarduketa sistema aldatzeko eskaera onestea, unitatea borondatezko birzatiketaren bidez garatu dadin, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean eta gainerako aplikazio xedapenetan agindutakoari jarraituz. Promociones Cisa Navarra, S.A.k aurkeztu zuen eskaera eta Iruñeko Udal Planeko XIX. unitate integratuko (Milagrosa) ZN-1 eta ZN-2 eremuak hartzen ditu.

2. Hartutako erabakiak eragina izateko, eskatzaileak lurzatien salerosketaren gaineko eskritura publikoa aurkeztu beharko du; izan ere, eskaerarekin batean, kontratu pribatuak baino ez ditu aurkeztu.

3. Berme hauek ezartzea unitatea garatzeko:

a) Birzatiketa proiektuko behin-behineko likidazio kontuaren zenbatekoa, halako 1,5eko abala.

b) Adieraztea _urbanizazio obrak eta eraikuntza aldi berean egiteko eskatzen bada_ eraikitzeko lizentziaren aurretik urbanizazio obra hauek egin beharko direla:

1._Urbanizazio proiektuan aurreikusitako eraispenak egitea.

2._ZN-1en ondoko etxe-saileko beheko solairuak ixtea.

3._ZN-1eko bide-sareko obrak egitea, erantsi den txosten teknikoaren arabera.

4._Ibilgailuen sarbidea bermatzea udal haurtzaindegiko instalazioetara.

c) Urbanizazio proiektuan aurreikusitako gainerako jarduketak _bai ZN-1ean bai ZN-2an_ eraikitako higiezinen lehen erabilerarako lizentziak eman aurretik burutu beharko dira.

4. Interesatuari 1.045,77 euro ordaintzeko eskatzea, Gerentziak birzatiketa proiektuaren behin-behineko likidazio kontuan gastatu dituenak, hain zuzen ere.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2006ko urriaren 5ean._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0616257