128. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

OROTZ-BETELU

Olaldea auzoko 28. lurzatiaren xehetasun azterlana eta mugaketaren aldaketa. Hasierako onespena

Orotz-Beteluko Udalak, 2006ko ekainaren 6an egindako osoko bilkuran, legez behar den quoruma izanik, hasiera batean onetsi zituen Olaldea auzoko 28. lurzatiaren xehetasun azterlana eta mugaketaren aldaketa, Eransus Jurío senideek sustaturik.

Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Orotz-Betelun, 2006ko urriaren 6an._Alkatea, José María Arcelus Lusarreta.

Iragarkiaren kodea: L0616219