128. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Hirigintza hitzarmenaren behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2006ko irailaren 15eko osoko bilkura arruntean, 17. puntuan, erabaki bat hartu zuen. Honela dio xedapen zatian:

1. Behin betiko onestea Baztango Udalaren eta UE-13ko jabeen arteko hirigintza hitzarmena, Arizkungo AR-1 eremura lekualdatzeko etxebizitza babestuaren erreserba, Baztango Udal Planean eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 52. artikuluan ezarritakoa betetzeko, etxebizitza babestuaren erreserbari dagokionez. Hitzarmena, behar bezala eginbideturik, berariaz abiarazitako espedientean dago.

2. Erabaki hau ukituei jakinaraztea eta deia egitea aipatu hitzarmena sinatzeko, behin betiko testua onetsi dela dioen jakinarazpena jaso eta ondoko hamabost egunetan.

3. Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igortzea, gai honetaz indarra duen legeriak agindutakoa bete dadin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, interesatuek erabakiaren jakinarazpena izan dezaten eta behar diren ondorioak sor ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraituz.

Elizondon (Baztan), 2006ko urriaren 4an._Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L0616222