128. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

PITILLAS

Behin betikoz onetsirik NA-5332 errepidearen zeharbidea hobetzeko proiektua eta ukipenen espedientea

Pitillasko Udalak, 2006ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin onetsi zituen, behin betikoz, NA-5332 errepidearen zeharbidea hobetzeko proiektua eta horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Onespen horrek berarekin zekarren onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzea

Orobat erabaki zen Nafarroako Gobernuari eskatzea ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklara dezala, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan eta ondokoetan ezarritako ondorioak izan ditzan; izan ere, NA-5332 errepidearen zeharbidea hobetzeko premia larria dago.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Pitillasen, 2006ko urriaren 2an._Alkate udalburua, Rafael Esparza Hernández.

Iragarkiaren kodea: L0616157