122. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

90/2006 FORU AGINDUA, irailaren 25ekoa, Osasun kontseilariak emana, Marisa Ayape Puyales andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Odol Transfusiorako Zentroko zuzendari izendatzen duena.

Uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuan onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Estatutuetako 64. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aurreikusitakoarekin bat, Osasun kontseilariak askatasunez izendatuko eta kargugabetuko du Nafarroako Odol Transfusiorako Zentroko zuzendaria, erakunde autonomoko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatuta,

AGINDU DUT:

1. Marisa Ayape Puyales andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Odol Transfusiorako Zentroko zuzendari izendatzea.

2. Foru agindu hau jakinaraztea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Iruñean, 2006ko irailaren 25ean._Osasun kontseilaria, María Kutz Peironcely.

Iragarkiaren kodea: F0615534