122. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZIZUR NAGUSIA

Lurren balio igoeraren gaineko zergaren karga-tasak

Zizur Nagusiko Udalak, 2006ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen haren testu osoa:

"Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan, hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren oinarriari dagokionez, udalek finkatzen ahalko dituzten urteko gehieneko eta gutxieneko portzentajeak aipatzen dira. Portzentajeak biztanleria eskubidedunaren arabera finkatuko dira, gehienez ere hogei urte bitarte elkarren segidako bost urteko epeetan aplikatzeko.

Halaberean, Foru Lege beraren 176.2 artikuluak adierazten du Udalak finkatuko duela kargen eskala, eta gutxieneko tasa ez dela %8 baino txikiagoa izanen, ez eta gehienekoa %20 baino handiagoa ere.

Horrenbestez, erabaki da:

1._Legean ezarrita dauden urteko portzentajeak finkatzea, zehazki 10.001 biztanletik 50.000ra bitarteko herriei dagozkienak; hain zuzen ere, honako hauek: 3,1; 3,0; 2,8 eta 2,8, hurrenez hurren, denbora epe hauetarako: batetik bost urtera bitarte; hamar urte bitarte; hamabost urte bitarte; eta hogei urte bitarte.

2._Karga-tasa bakarra finkatzea: %8,81; Legean ezartzen den bezala."

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2006ko irailaren 29an._Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L0615683