122. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

918/2006 EBAZPENA, irailaren 19koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Garinoaingo "Orbaibarko Musika Eskola" Udal Musika Eskolaren baimena aldatzen duena, espezialitate gehiago eskaintzeko.

Ikusirik Javier Ignacio Inchusta Laza Garinoaingo alkate-udalburu jaunaren eskaera, herriko Udal Musika Eskolak "Tronboia" espezialitate berria irakasteko baimena izan dezan.

Ikusirik Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak emandako adostasun txostena.

Nafarroako Foru Komunitateko Musika eta Dantza Eskolen eraketa eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak ezarri zituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluak ezarritakoari jarraikiz (1993ko urtarrilaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa); eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. Baimena ematen zaio Garinoaingo "Orbaibarko Musika Eskola" izeneko Udal Musika Eskolari (ikastetxearen kodea: 31008967) "Tronboia" musika-tresnaren espezialitateko ikasketak emateko, 2006/2007 ikasturtetik aurrera.

2. Eskolak une horretatik aurrera baimenduta izanen dituen ikasketak hauek dira:

a) 421/1992 Foru Dekretuko 9.1 artikuluan aipaturiko "oinarrizko eskaintza" eta musika-tresna hauen espezialitateak: soinu handia, klarinetea, zehar flauta, gitarra, pianoa, saxofoia, tronboia eta tronpeta.

b) Lau eta zortzi urte bitarteko ikasleentzat hastapeneko ikasketak.

3. Departamentu honen baimena beharko da eskolaren osaera aldatzeko, baldin eta 421/1992 Foru Dekretuko 29. artikuluak aipatua ukitzen badu aldaketak.

4. Foru dekretu horretako 31. artikuluan aipatutako kasuetan, Eskolaren baimena baliorik gabe uzten ahalko da.

5. Ohartarazten da ezen, 421/1992 Foru Dekretuko 20. artikuluarekin bat, Eskolaren titularra den entitateak ordainduko dituela ebazpen honen bidez baimendutako ikasketen gastuak.

6. Administrazioaren ebazpen honen kontra Administrazio Publiko interesatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

7. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8. Ebazpen hau igortzea Garinoaingo alkate-udalburuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalari, Informazioaren Kudeaketarako Unitate Teknikoari, Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, 2006ko irailaren 19an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0615493