104. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

697/2006 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana. Ebazpen honen bidez 2006-2007 ikasturteko dirulaguntzen deialdia onetsi da, hizkuntza eredu bat hautatzearen ondorioz joan-etorrian ibili behar duten ikasleei laguntzeko.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren ekainaren 30eko 697/2006 Ebazpenaren bidez 2006/2007 ikasturteko dirulaguntzen deialdia onetsi da, hizkuntza eredu bat hautatzearen ondorioz joan-etorrian ibili behar duten ikasleei laguntzeko. Ondokoak dira deialdi honen

ARAUAK

1. araua. Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da hizkuntza eredu bat (euskarazko irakaskuntza, D edo B ereduetakoa; edo euskararen irakaskuntza, A eredukoa) hautatzearen ondorioz beste herri batera joateko bost kilometro edo gehiago egin behar duten ikasleei laguntzak ematea, deialdi honetan ezarri diren baldintzetan eta Euskarari buruzko 18/1986 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

2. araua. Deialdian sartzen diren eskola mailak eta etapak.

Deialdi honetako dirulaguntzak ondoko maila eta etapa hauetarako dira:

Haur Hezkuntza (3-6)

Lehen Hezkuntza (6-12)

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (12-16)

3. araua. Onuradunak.

Laguntza eskatzeko eskubidea izanen dute, berez egokitzen zaien ikastetxe publikoan eskolatzerik izan ez duten ikasleen aitek, amek edo tutoreek, ikastetxe hartan, herriko beste edozein ikastetxe publikotan edo bost kilometro baino hurbilago dagoen inguruko beste herri bateko, indarra duen arautegian ezarritakoen artean haien intereseko hizkuntza eredurik ez dagoelako (euskarazko irakaskuntza, D edo B ereduetakoa; edo euskararen irakaskuntza, A eredukoa).

4. araua. Zein kasutan ezin den laguntzarik eskatu.

4.1. Ez da inongo kontzepturengatik ere laguntzarik emanen kasu hauetan: beste ikastetxe batera egindako joan-etorriak, ikaslearen herrian edo inguruan (5 km baino hurbilago) eredu horretako ikastetxe publiko bat baldin badago; ikaslearen herrian berean egiten diren joan-etorriak, eta eskatzailea bizi den herriaren eta ikastetxea dagoen herriaren arteko joan-etorria 5 km-tik beherakoa denean.

4.2. Ez dira laguntzagai izanen Hezkuntza Administrazioak hitzarturik egiten diren joan-etorriak (hau da, eskola kontzentrazio batera egindako joan-etorrien kasua) edo halako zerbitzurik egon eta ikaslearen kontura egiten direnak.

4.3. Ez da laguntzagai izanen joan-etorria gurasoetako batekin edo tutorearekin egiten denean, horietako edozein bere ohiko lantokia dagoen herrira joan edo handik itzultzen bada. Ibilbidea parte batean berbera bada, lantokia dagoen herriaren eta ikaslearen ikastetxea dagoen herriaren arteko aldea ordainduko da.

4.4. Ikastetxe pribatuetako ikasleek, eskola garraio publikoko postu bat erabiltzeko baimena badute, ez dute garraiorako laguntza eskatzeko eskubiderik izanen, nahiz eta garraio publikoan duten postuari uko egin.

4.5 Aukeratutako ikastetxetik edo hautatutako hizkuntza eredua duen ikastetxe publikotik 5 km bitarteko tartean bigarren etxebizitza bat jabetzan edo eskura baldin badu familiak, laguntza ukatzeko nahikoa arrazoi izaten ahalko da.

5. araua. Eskatzaileak bete behar dituen baldintzak.

Eskatzaileak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

5.1. Nafarroan erroldatua egon eta bertan bizitzea.

5.2. Legeak behartuta familia unitateko kide guztiek Nafarroan ordaindu beharko dute PFEZ, eta beren eginbehar fiskal eta parafiskalak egunean izanen dituzte.

Baldin eta behin-behineko ebazpena ematen den unean ez badituzte betebeharrak eguneratuak, bete dituztela egiaztatzen duen Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, deialdiaren ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta gehienez ere hilabeteko epean.

6. araua. Ematen diren laguntzak.

Laguntza hauek honako hauetarako eska daitezke:

_Garraioa.

_Jantokia.

Ez da jantokirako laguntzarik emanen garraiorakoa ukatuz gero, salbu eta ikaslea garraiorako laguntzarik gabe gelditu bada gurasoetako batekin nahiz tutorearekin batera, hau lantokira doalarik, joateko aukera duelako edo eskolako garraio publiko batean postu bat erabiltzeko baimena duelako.

7. araua. Laguntza emateko irizpide objektiboak.

Laguntzen kopurua hau izanen da:

7.1. Garraiorako laguntzak:

Garraiorako laguntzen zenbatekoa joan-etorriaren kilometro kopuru osoaren araberakoa izanen da eta, betiere, hainbanaturik, behin jantokirako laguntza eman ondoren, Dirulaguntzei buruzko Legearen 17.1 artikulua oinarri modura harturik eta deialdi honen aurrekontuan dagoen diru kopuruaren arabera.

Nolanahi ere, joan-etorriaren erreferentziatzat hartuko da ikaslearen herriaren eta aukeratutako eredua duen ikastetxe publikorik hurbilenaren artean dagoen tartea.

7.2. Jantokirako laguntzak:

Jantokirako laguntza norbanakoaren errentaren araberakoa izanen da, era honetan kalkulatua: 2005ean familia unitateak egin dituen errenta aitorpenen likidazio-oinarriei, familiak izan dituen gainerako dirusarrera garbiak (PFEZren aitorpena egin beharrik ez dutenak) gehituta eta horren emaitza zati familia unitateko kide kopurua.

7.2.1. Familia unitatetzat hartuko dira, dirulaguntzen ondorioetarako, ikaslea, ikaslearen aita eta ama, edo kasuaren arabera, adin txikiko ikaslea zaintzen edo babesten duen tutorea edo pertsona arduraduna eta PFEZaren aitorpenean kenkaria izateko eskubidea duten anai-arrebak.

Gurasoak bereizita edo dibortziatuta egonez gero, ez da kide konputagarritzat hartuko laguntzaren xedea den ikaslearen etxe berean bizi ez den aita edo ama.

Berriz ezkondutako pertsona alargun edo dibortziatuei dagokienez, ezkontide berria familia unitatearen kide izanen da ondorio guztietarako.

7.2.2. Familia unitateko kideen norbanako errenta kalkulatzeko bi kasu daude:

a) Familia unitateko kideak, 2005eko PFEZaren aitorpena nahitaez aurkeztu behar dutenak. Kasu honetan norbanakoaren errentatzat ondoko hau hartuko da:

_Zerga Oinarriaren Zati Orokorra.

_Gehi Zerga Oinarri Berezia.

_Gehi PFEZtik salbuetsita dauden gainerako errentak, hala nola, erabateko baliaezintasun iraunkorra edo baliaezintasun handia, kalte-ordainak, loteria sariak, gurasoek seme-alabentzat emandako urteko elikagai gastuak, kontuan hartu gabe jasotako ikasketa beka edo dirulaguntzak.

b) PFEZaren aitorpena aurkeztu behar ez duten familia unitateko kideak.

Kasu honetan norbanakoaren errenta 2005. urtean lortutako irabazi gordinek osatuko dute, irabazien iturburua edozein izanik ere, eraikin alokatuen errentak eta enpresa, lanbide eta nekazaritzako jardueren etekin garbiak barne. Aterako den diru kopurutik kenduko dira besteren konturako langileen Gizarte Segurantzako kotizazioak.

7.2.3. Laguntzaren zenbatekoa Norbanakoaren Errentaren ondoko tarteen arabera emanen da:

1. tartea. 4.275 euro arte.

2. tartea. 4.275,01 eurotik 5.575 euro arte.

3. tartea. 5.575,01 eurotik 6.660 euro arte.

4. tartea. 6.660,01 eurotik 7.660 euro arte.

5. tartea. 7.660,01 eurotik gora.

Tarte bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa hau izanen da:

1. tartea: 360 euro.

2. tartea: 270 euro.

3. tartea: 180 euro.

4. tartea: 112,5 euro.

5. tartea: 67,5 euro.

8. araua. Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

Eskaerak aurkeztuko dira 2006ko irailaren 1etik 30era bitartean.

Laguntzarako eskaerak, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Argibide Bulegoan (Santo Domingo, zk.g., 31001 Iruña) eta Nafarroako Gobernuak Iruñean duen Argibide Bulegoan (Karlos III.a, 2, 31002 Iruña) jendearen eskura izanen diren inprimaki ofizialetan aurkeztuko dira.

Eskaerak, Euskara Zerbitzura zuzenduak eta eskatutako dokumentazio osoarekin, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Santo Domingo, zk.g., 31001 Iruña) edo Nafarroako Gobernuak Iruñean duen Erregistro Nagusian (Karlos III.a, 2, 31001 Iruña) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren bulegoetariko batean.

Eskaera Posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean egin beharko da, lehenengo orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti) adierazi ahal izateko (posta zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuaren 31. artikulua).

Eskaerak finkatutako baldintzak betetzen ez baditu edo osorik ez badago, organo eskudunak interesatuari eskatuko dio hamar egun balioduneko epean zuzendu ditzala, eta adieraziko dio, zuzendu ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta deialdiaren ebazpenean laguntza ukatuko dela.

9. araua. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaerari dokumentazio hau erantsi beharko zaio, nahitaez:

9.1. Eskatzailearen aita, ama edo tutorearen NANaren fotokopia.

9.2. Errolda ziurtagiria, kasuan kasuko Udalak emana. Bertan agertuko dira familia unitateko kide guztiak, helbidea eta herria, auzoa edo ingurua, herri sakabanatua izanez gero.

9.3. Eskatzailearen zinpeko aitorpena (honi erantsitako eskaera-eredukoa). Bertan adieraziko da Errolda ziurtagirian ageri den helbidea ohiko bizitokia duela eta bertan bizi dela eta ez duela ikaslearen ikastetxea dagoen herrian edo herri horretatik gutxienez bost kilometrotara bestelako etxebizitzarik.

Aurkezten diren agirietan (NANean, errolda ziurtagirian, transferentzia ordaintzeko orrialdean eta errentaren aitorpenean) aldeak egotea dirulaguntza ukatzeko arrazoia izanen da, behar den bezala justifikatzen ez bada behinik behin. Ikerketa eginen da, betiere.

9.4. Eskatutako dirulaguntza garraiorako bada, eta berori ikastetxeari edo honen elkarte bati ordaindutako zerbitzuan edo linea erregularreko autobusean egiten bada, entitate horren ziurtagiria. Bertan adieraziko da 2006-2007 ikasturtean zerbitzu horrek zer kostu izanen duen osotara.

9.5. Jantokirako laguntza eskatzen bada, ikastetxearen ziurtagiria. Bertan egiaztatuko da ikaslea jantokira joaten dela eta adieraziko da zenbat kostako zaion zerbitzu hori 2006-2007 ikasturtean.

9.6. Familia unitatearen kargura egon daitezkeen aurretiko edo bestelako senideen bizikidetasun ziurtagiria.

9.7. Betiere, laguntza zein banku-libretatan kobratu nahi den, haren lehen orrialdearen fotokopia; libretaren titularra eskatzailearen aita, ama edo tutorea izanen da eta kontu horri dagozkion 20 zenbakiek agertu beharko dute.

10. araua. Organo eskudunak eta laguntzak ebazteko gehienezko epea.

Euskararen Didaktika atalburuak eta Euskara Zerbitzuko bi teknikarik osatutako Batzorde batek eskaerak ebaluatuko ditu ezarritako betebeharren arabera.

Zerbitzuko zuzendariari dagokio prozeduraren instrukzioa egitea. Batzordeak egindako ebaluazioa aztertu ondoren dirulaguntzak emateko ebazpenaren proposamena eginen du.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusia da dirulaguntzak emateari buruz ebazpena emateko organo eskuduna. Gehienez ere hiru hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko du Ebazpena, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Epe horretan ebazpen espresurik jakinarazten ez bada, eskaera ezetsitzat jo beharko da.

11. araua. Onuradunen betebeharrak.

Legezko ondorio guztietarako, laguntza eskatzailearentzat izanen da.

Administrazio izapideak errazteko, komeni da eskatzailearen legezko ordezkaria (aita, ama edo tutorea) aurreko deialdietan eskaera aurkeztu zuen berbera izatea.

Dirulaguntzen eskatzaileek behar diren datu guztiak eman beharko dituzte, inprimaki ofizialetan eskatu bezala. Datu horiek ez emateak eskatutako dirulaguntza ukatzea ekarriko du.

Inprimaki horretan jarritako datu pertsonalak, eta dirulaguntzak emateko eskatzen diren gainerako agiriak, Hezkuntza Departamentuko Euskara Zerbitzuaren ardurapeko fitxategi automatizatuan jasoko dira.

Aipatu unitate organikoak edozein unetan erabil ditzake fitxategi horretako datuak, egiazkoak ote diren baieztatzeko.

Hezkuntza Departamentuak familia unitateko kideen datu ekonomiko-finantzarioak eskatzen ahalko dizkio Ekonomia eta Ogasun Departamentuari, transmisio elektronikoz, paperean edo euskarri informatikoan, deialdi honen arauetan aipatutako betebehar ekonomikoak osatzeko: dirusarrerak, errentak, inbertsioak, ondare ondasunak, laguntzak, mozkinak, pentsio planak, zerga betebeharrak betetzea eta abar.

Hezkuntza Departamentuak onuradunei buruzko identifikazio datuak eta haien ikasketei, laguntzen zenbatekoei eta laguntzak eman edo ukatzeko kontzeptuei buruzko datuak ematen ahalko dizkie Hezkuntza eta Zientzia Ministerioari, udalei eta ikastetxeei. Baita bankuko datuak finantza entitateei ere (kontu horietan jasoko dituzte eskatzaileek emandako dirulaguntzak).

Onuradunak bere horretan eduki beharko ditu 2006-2007 ikasturte osoan laguntzak emateko betebeharrak. Laguntzak emateko egoerak aldatu badira, onuradunak horren berri eman beharko dio berehala Euskara Zerbitzuari. Euskara Zerbitzuak laguntzaren parte bat itzultzeko eska dezake, ikasturtea bukatzeko zatiari dagokiona, alegia.

Hezkuntza Departamentuak noiznahi ikuskatzen ahalko ditu eskaerako espedienteak, berorietan ezarritako datuak (laguntza emateko oinarritzat hartzen direnak) benetakoak diren ala ez egiaztatzeko.

Ikerketa lanak gauzatzeko laguntza ukatzen duten onuradunek, edo eskatzen zaien argibide eta dokumentaziorik erakusten ez dutenek, besterik gabe galduko dute onuradun izaera eta berehala itzuli beharko dituzte laguntza moduan jasotako diru kopuruak.

Ikasketei, ekonomiari edo egoerari buruzko datuak gorde edo faltsutzeak, emandako laguntza eten eta ondoren jasotakoa itzuli beharra ekarriko du, bai eta hurrengo deialdietatik baztertua izatea ere.

12. araua. Helegiteak.

Deialdi honen aurka, bere oinarri eta egintzen aurka ere, gora jotzeko helegitea jartzen ahalko da Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi ondoko hilabeteko epean.

13. araua. Emandako dirulaguntzak jendaurrean jartzea.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Euskara Zerbitzuak emandako dirulaguntzak jendaurrean jarriko ditu Hezkuntza Departamentuaren web orrialdean, eta Hezkuntza Departamentuaren eta Nafarroako Gobernuaren iragarki oholetan, ondokoak zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaion, onuraduna, diruz lagundutako kontzeptuak eta horiei dagozkien zenbatekoak.

Iruñean, 2006ko ekainaren 30ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

2006-2007 IKASTURTEKO DEIALDIA, HIZKUNTZA EREDUA HAUTATZEAREN ONDORIOZ JOAN-ETORRIAN IBILI BEHAR DUTEN IKASLEEI DIRULAGUNTZAK EMATEKO

I._Ikasle eskatzailearen datuak

Izen-abizenak:

Jaioteguna: ........................................ Jaioterria:

2006-2007 ikasturtean eginen dituen ikasketak

Eskola eredua:

f Euskarazko irakaskuntza (D eredua)

f Euskaraz nagusiki (B eredua)

f Euskara irakasgai gisa (A eredua)

Ikastetxea: ...................................................

Ikastetxea zein herritan dagoen: ..............................

Dagokion ikastetxe publikoa, aukeratutako hizkuntza eredurik ez duena: ...........................................................

II._Legezko ordezkariaren datuak

f Aita

f Ama

f Tutorea

[Administrazio izapideak arintze aldera, arren eskatzen dizugu legezko ordezkaria (aita, ama edo tutorea) aurreko deialdietan eskaera egin duen berbera izatea].

Izen-abizenak:

NAN: ............................ Lanbidea:

Helbidea: ....................................... P.K.:

Herria:..................................... Telefonoa:

Banku edo Aurrezki Kutxako kontu zenbakia (20 zenbaki):

III._Eskaeraren datuak

f 2005-2006ko deialdian laguntza jaso zuen

f Lehen aldiz eskatzen du

IV._Zertarako eskatzen duzu laguntza?

f Garraioa

f Jantokia

V._Familia unitatearen datuak

2005eko Errentaren zerga oinarria: euro.

(Etxe berean bizi direnak)

IZEN-ABIZENAK LANBIDEA

ENPRESA EDO IKAST.

ETA HERRIA

Aita:

Ama:

Ikaslea:

Anai/arreba:

Anai/arreba:

Beste batzuk:

Beste batzuk:

VI._Garraiorako laguntzarako datuak

Garraio mota:

f Eskolako autobusa, urteko gastua euro.

f Lineako autobusa, urteko gastua euro.

f Auto partikularra, etxetik ikastetxera km.

Ikaslea eramaten duen heldua:

Lanbidea: .......................... Enpresa eta herria:

VII._Jantokirako laguntzarako datuak

Hilabeteko gastua euro

Urteko gastua euro

VIII._Oharrak

IX._Eransten diren agiriak

f Eskatzailearen aitaren, amaren edo tutorearen NANaren fotokopia.

f Bankuko edo aurrezki kutxako libretaren fotokopia, titularraren datuekin eta kontuko zenbakiekin.

f Garraioaren urteko gastuaren ziurtagiria (ikastetxeko autobusean edo linea erregularrekoan).

f Ikastetxeko jangelako urteko gastuaren ziurtagiria.

f Familia unitatearen kargura dauden aurretiko edo bestelako senideen bizikidetasun ziurtagiria.

f Beste batzuk: (zehaztu)

ZINPEKO AITORPENA:

.................... jaunak/andreak, ........... zenbakidun NANa duenak, ikaslearen legezko ordezkariak:

Aitortzen du:

_Hizkuntza eredua hautatzearen ondorioz egindako laguntzaren eskaeraren datuak egiazkoak direla.

_Errolda ziurtagirian ageri den helbidea, hots, familia unitatearena, familia unitate horren ohiko eta etengabeko bizitokia dela.

_Ikaslearen ikastetxea dagoen herrian edo handik bost kilometro baino gutxiagotara familiak ez duela beste etxebizitzarik jabetzan edo eskura.

_Hitz ematen duela 2006-2007 ikasturte osoan eskolatze eta bizitoki baldintzak bere horretan mantenduko dituela edo, aldatuz gero, izandako aldaketen berri emanen diola Euskara Zerbitzuari ahalik eta lasterren.

_Baimena ematen duela Nafarroako Zerga Ogasunak zerga arloko informazioa eman dezan eskatzaileak ekarritako datu fiskalak egiaztatze aldera.

_Baimena ematen duela Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak eta dagokion banketxeak dirulaguntza ordaintzeari begira emandako datuak erabili ahal izateko.

......................(e)n, 2006ko ...............aren (e)an.

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: F0612377