104. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LIZARRA

Lizarrako BBBPBko 12. exekuzio unitateko aldaketa. Hasierako onespena

Lizarrako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko abuztuaren 3an egin bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Lizarrako BBBPBko Renolit 12. exekuzio unitateko aldaketa, hain zuzen ere bi unitatetan banatzeko, honakoak:

UE 12-A unitatea, 868 A, 868 B lurzatiak eta bideak biltzen dituena, Renoliten lurzatiak eta Renoliten olibadia izenekoak osaturik.

UE 12-B unitatea, 867. lurzatia eta bideak biltzen dituena. Egun, bertan kokatzen da familia bakarreko etxebizitza bat.

2. Horiek horrela, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 35/2002 Foru Legearen 79.4, 74. eta horiekin bat datozen artikuluetan, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1.j artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurrean edukitzea, dagokion iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, hilabeteko epean interesatuek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

3. Halaber, iragarkia hemengo prentsan eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea, eta ohartaraztea egintza honen aurka, ez baita behin betikoa administrazio bidean, ezin dela errekurtsorik jarri tramiteko egintza delako. Horrek ez du ukatzen, baina, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztea, prozedurari bukaera emanen dion ebazpenean kontuan har daitezen, betiere, Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.1 artikuluaren bukaeran ezarritakoari jarraituz.

Lizarran, 2006ko abuztuaren 4an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0613868