104. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ULTZAMA ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, animatzaile soziokulturala eta gizarte hezitzailea izateko lanpostua betetzeko, oposizio murriztuaren bidez

1. oinarria._Arau orokorrak.

Deialdia egiten da, Mankomunitatearen zerbitzuko animatzaile soziokulturala eta gizarte hezitzailea izateko lanpostu bat, B mailakoa, igoera txanda murriztuaren bidez eta Mankomunitateko funtzionarioen edo lan-kontratudun finkoen artean betetzeko.

Bere mailari dagozkion oinarrizko ordainsariak izanen ditu lanpostu horrek.

Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.

Eginkizun nagusiak bere mailarako eta kategoriarako ezarritakoak dira.

2. oinarria._Izangaien betebeharrak.

2.1. Txanda murriztuko hautapen proba hauetara onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

_Ultzama Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea, C mailakoa.

_Eskatzen den titulazioa edukitzea, hau da, Goi Mailakoa, unibertsitateko diploma, lizentziatura edo horien baliokidea.

_Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

_Dagozkion hautapen probak gainditzea.

3. oinarria._Eskabideak.

3.1. Oposizioan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu beharko dute Mankomunitatearen erregistro orokorrean, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3.2. Eskabidearekin batera, izangaiak baldintzak betetzen dituela frogatzen duten agiriak aurkeztuko dira.

4. oinarria._Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Mankomunitateko buruak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du. Zerrenda hori Ultzama Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko iragarki oholean emanen da argitara.

4.2. Interesatuek behin-behineko zerrenda argitaratu eta hamar egun balioduneko epearen barrenean erreklamazioak egiten ahalko dituzte.

4.3. Mankomunitateko buruak ebatziko ditu erreklamazioak, eta onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduz. Ebazpen berean zehaztuko du probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

5. oinarria._Epaimahaia.

5.1. Ondokoek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Francisco Javier Berasain Gascue, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua.

Ordezkoa: Francisco Perez Arregui, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko zinegotzia.

Mahaikidea: Amaia Berasain Berasain, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko zinegotzia.

Ordezkoa: Alicia Cueli Anchaño, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko zinegotzia.

Mahaikidea: Alicia Ilundain Iturmendi, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko zinegotzia.

Ordezkoa: Ignacio Soraluce Arregui, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko zinegotzia.

Mahaikidea: Ultzama Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko gizarte langilea.

Ordezko mahaikidea: Malerrekako Mankomunitateko gizarte langilea.

Mahaikide idazkaria: Ester Perez Trecu, Mankomunitateko idazkaria.

Ordezkoa: Ultzamako Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia hautaprobak egin baino lehen eratu beharko da eta ezin izanen du lanean jardun gutxienez kideen gehiengoa han ez bada.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

6. oinarria._Oposizioaldia.

6. Epaimahaiak honako gai honi buruz egiten dituen galderak erantzun beharko dira, idatziz:

_Proba teorikoa, animazio soziokulturalari eta gizarte heziketari buruzkoa, gehienez ere ordubetean egitekoa. Ariketa honetan gehienez ere 50 puntu eskura daiteke, eta gutienez ere 25 puntu eskuratu behar dira izangaiak gaitzat hartzeko.

_Proba teoriko-praktikoa, eskualdeko garapen soziokulturalari, gizarte heziketari eta lan komunitarioari lotua. Proba horretarako ordu bat izanen da gehienez ere.

Ariketa honetan gehienez ere 50 puntu eskura daiteke, eta gutienez ere 25 puntu eskuratu behar dira izangaiak gaitzat hartzeko.

7. oinarria._Gainditzen dutenen zerrenda.

7.1. Oposizioko ariketetan lortutako puntuazioak emanda, epaimahaiak deia egin duen organoari igorriko dio oposizioaldia gainditu duten izangaien aldeko izendapen proposamena, deialdian sartzen direnen aldekoa, betiere puntuazioaren araberako zerrenda eginez.

8. oinarria._Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Hautaketa prozesua amaitu ondoren, Mankomunitateko Batzarrak izendapen proposamenean adierazitako izangaia izendatuko du.

8.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.3. Izendatutako izangaia izendapena jakinarazi eta ondoko 30 egun baliodunetan jabetuko da lanpostuaz.

8.4. Aipatu epearen barrenean, eta aski justifikaturiko ezinbertzeko kasuetan salbu, lanpostuaz jabetzen ez denek esleitzen zaion lanpostuan aritzeko eskubidea galduko du. Hala gertatzen bada, deialdia iragarri duen organoak, izendapen proposamenean emandako zerrendako izangaiekin, baldin badaude, sorturiko hutsuneak beteko ditu, erdietsitako puntuazioaren arabera.

9. oinarria._Deialdiaren aurkako errekurtsoak.

Deialdi osoaren edo oinarrietako baten aurka ondoko errekurtsoak paratzen ahalko dira:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik aitzina.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurrekoa, Mankomunitateko buruari zuzendua, hilabeteko epean.

Larraintzarren, 2006ko abuztuaren 8an._Mankomunitateko burua, Francisco Berasain Gascue.

1. ERANSKINA

Izena: ..................., adinez nagusia; N.A.N: ............., sorteguna: ........., sorterria: ............., helbidea: ........., telefonoa: .......... Zure aurrean agertu eta azaltzen dut:

Ultzama Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen zerbitzuko animatzaile soziokulturala eta gizarte hezitzailea izateko lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.

Horrenbertzez,

Eskatzen dut: animatzaile soziokulturala eta gizarte hezitzailea izateko lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdian onartua izatea.

Iragarkiaren kodea: L0613627