I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
JENDAURREKO INFORMAZIOA, Corellan argindar instalazioa jartzeko Administrazioaren baimenari eta proiektua onesteari buruzkoa, eta zehazki haren onura publikoa deklaratzea. SAT08080-JAA/JLP espedientea.
Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52., 53. eta 54. artikuluetan eta energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurari buruzko abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutakoak ondorioak izan ditzan, jendaurrean jarri da Iberdrola D.E.S.A.U.k egindako eskabidea, ondoko ezaugarri nagusiak dituen goi tentsioko instalazioa baimendu, proiektua onetsi eta haren onura publikoa adierazteko:
a) Eskatzailea: Iberdrola D.E.S.A.U.
b) Instalazioa jartzeko tokia: Corella
c) Instalazioaren xedea: inguru horretan energia hobeki banatzea.
d) Ezaugarri nagusiak: Aireko linea (13,2 kV), zirkuitu bikoitza, 1.074 m-koa, A-180 metalezkoak, hasiera "STR Corella" izenekoan duena eta amaiera "STR Corella-Norte" izeneko lineako 10. euskarrian, Corellako udal mugapean barna.
e) Nongo materialak: Espainiakoak.
f) Aurrekontua: 98.015,94 euro
Onura publikoaren deklarazioak berarekin dakar ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratzea, eta horrek presako okupazioa ekarriko du.
Hori horrela, eskaera egin duen enpresak eskatzen du, halaber, zortasuna ezartzea eta ondoren adieraziko diren finken presako okupazioa.
Aditzera ematen da, instalazioaren proiektua Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuan aztertu (Tomás Caballero parkea, 1. zk., Fuerte del Príncipe II. eraikina, 5. solairua) eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkez daitezen bi aletan, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hogei eguneko epean. Departamentu honetan aurkezten ahal dira eta, halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan ageri diren Nafarroako Gobernuaren erregistro orokorreko bulegoetan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zk.), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ageri diren erregistro eta bulegoetan.
Iruñean, 2006ko uztailaren 20an._Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.
TENTSIO ERTAINEKO AIREKO LINEA ELEKTRIKOA (13,2 KV), ZIRKUITU BIKOITZA "CORELLA-NORTE", CORELLAKO UDAL MUGAPEA
Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda
250 Miguel Angel Benito López LE 27 108 0 0,00 - 5 250 Ureztalurra
Mercedarias auzoberria, 14-2.D
31591 Corella (Nafarroa)
385 Matías Pastor Jiménez LE 1 4 0 0,00 - 5 385 Fruta arbolak
Barda, 4
31591 Corella (Nafarroa)
377 Jesús Gil-Cuartero López LE 24 96 0 0,00 - 5 377 Ureztalurra
Alfontso Borrokalaria, 3-4.B
31007 Iruña (Nafarroa)
376 Salustiano Navascués Ríosen oinordeak LE 8 32 0 0,00 - 5 376 Ureztalurra
San Francisco,51
31591 Corella (Nafarroa)
374 Salustiano Navascués Ríosen oinordeak LE 27 108 0 0,00 - 5 374 Ureztalurra
San Francisco,51
31591 Corella (Nafarroa)
579 Miguel Angel Jiménez Sanz LE 20 80 0 0,00 - 5 579 Fruta arbolak
Sarasate, 9
31591 Corella (Nafarroa)
933 José Isla Pérez LE 20 80 1 1,77 00.05 5 933 Ureztalurra
Tajadas, 2
31591 Corella (Nafarroa)
916 Pilar Igea Delgado LE 42 168 0 0,00 - 5 916 Ureztalurra
Alfonso Ruiz, 18
31591 Corella (Nafarroa)
900 Pilar Igea Delgado LE 72 288 1 2,93 00.06 5 900 Ureztalurra
Alfonso Ruiz, 18
31591 Corella (Nafarroa)
908 José Ignacio Delgado Guillorme LE 33 132 0 0,00 - 5 908 Fruta arbolak
"Las Peñetas Paraiso" auzoberria, 40
50011 Zaragoza (Zaragoza)
M.ª Dolores Delgado Guillorme
Tudela, 7-2. ezk.
31591 Corella (Nafarroa)
1018 José Antonio Zubillaga Domínguez LE 12 48 0 0,00 - 5 1018 Ureztalurra
Iparraguirre Kalea, 6-5. D
20001 Donostia
(Gipuzkoa)
Juan Carlos Zubillaga Domínguez
Claudio Antón Luzuriaga, 2-5.A
20002 Donostia
(Gipuzkoa)
Soledad Zubillaga Domínguez
Felipe IV.a, 1-7.D
20011 Donostia
(Gipuzkoa)
1021 María Teresa Ruiz Delgado LE 37 148 1 1,57 00.07 5 1021 Ureztalurra
Pozo, 3
31591 Corella (Nafarroa)
459 Villar Jiménez Lamanaren oinordeak LE 35 140 0 0,00 - 4 459 Fruta arbolak
Arrabal, 39
31591 Corella (Nafarroa)
Iragarkiaren kodea: F0612872