104. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Iruñean eta Galarren instalazio elektrikoa jartzeko administrazio baimenari eta proiektua onesteari buruzkoa eta zehazki haren onura publikoa deklaratzekoa. SAT08081-JAA/JLP espedientea.

Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52., 53. eta 54. artikuluetan eta energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurari buruzko abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutakoak ondorioak izan ditzan, jendaurrean jarri da Iberdrola D.E.S.A.U.k egindako eskabidea, ondoko ezaugarri nagusiak dituen goi tentsioko instalazioa baimendu, proiektua onetsi eta haren onura publikoa adierazteko:

a) Eskatzailea: Iberdrola D.E.S.A.U.

b) Instalazioa jartzeko tokia: Iruña eta Galar.

c) Instalazioaren xedea: Energiaz hornitzea etxebizitza multzo berri batzuk.

d) Ezaugarri nagusiak: Lur azpiko linea (66 kV), zirkuitu bikoitza, 2.580 m-koa, HEPR-Z1/500, abiapuntua da "STR Cordovilla" eta amaiera "STR Soto Lezkairu", Galarko eta Iruñeko udal mugapeetan barna.

e) Nongo materialak: Espainiakoak.

f) Aurrekontua: 1.571.841,87 euro.

Onura publikoaren deklarazioak berarekin dakar ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratzea, eta horrek presako okupazioa ekarriko du.

Hori horrela, eskaera egin duen enpresak eskatzen du, halaber, zortasuna ezartzea eta ondoren adieraziko diren finken presako okupazioa.

Aditzera ematen da, instalazioaren proiektua Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuan aztertu (Tomás Caballero parkea, 1. zk., Fuerte del Príncipe II. eraikina, 5. solairua) eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkez daitezen bi aletan, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hogei eguneko epean. Departamentu honetan aurkezten ahal dira eta, halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan ageri diren Nafarroako Gobernuaren erregistro orokorreko bulegoetan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zk.), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ageri diren erregistro eta bulegoetan.

Iruñean, 2006ko uztailaren 21ean._Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

LURRAZPIKO LINEA ELEKTRIKO BERRIAK (66 KV) "S.T.R. CORDOVILLA" ETA "S.T.R. SOTO LEZKAIRU" IZANEN DENA LOTZEKO. IRUÑEKO ETA GALARKO UDAL MUGAPEAK

Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda

PA-02 Nafarroako Foru Komunitatea 185 185 - 5 5 1 8011 Espaloia

(Herrilan, Garraio eta Komunikazioa Departamentua)

San Ignazio etorbidea, 3

31002 Iruña (Nafarroa)

PA-03 Iruñeko Udala 961 961 - 21 21 - - Espaloia/Errepidea

Udaletxe plaza, zk.g.

31001 Iruña (Nafarroa)

PA-04 Nafarroako Foru Komunitatea (NUP) 13 13 - 0 0 5 1884 Zorua

Yanguas y Miranda, 27-2

31003 Iruña (Nafarroa)

PA-06 Nafarroako Foru Komunitatea (UPNA) 11 11 - 1 1 5 1883 Zorua

Yanguas y Miranda, 27-2

31003 Iruña (Nafarroa)

PA-07 Iruñeko Udala 76 76 - 3 3 5 8060 Errepidea

Udaletxe plaza, zk.g.

31001 Iruña (Nafarroa)

PA-08 Iruñeko Udala 165 165 - 2 2 5 1606 Zorua/Larrea

Udaletxe plaza, zk.g.

31001 Iruña (Nafarroa)

PA-09 Iruñeko Udala 76 76 - 2 2 5 1662 Larrea

Udaletxe plaza, zk.g.

31001 Iruña (Nafarroa)

PA-10 Iruñeko Udala 52 52 - 1 1 5 782 Larrea

Udaletxe plaza, zk.g.

31001 Iruña (Nafarroa)

Iragarkiaren kodea: F0612869