104. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Ingurumen arloko Baimen Osatuaren eskaera, Car Belate, S.A.k egina.

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 22. artikuluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetan (Armada etorbidea, 2, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak epe horretan aurkez ditzaten.

Espedientea: 1920 Ebazpena, 2006ko abuztuaren 10ekoa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana.

Eskatzailea: Car Belate, S.A.

Jarduera: hausnarkariendako bazka eta landareen nahasketa.

Tokia: Arraizko muga edo Venta Bollón alderdia, 5. poligonoko 306. lurzatia (Lantz).

Udalerria: Lantz.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 14an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0613629