104. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

IRAGARKIA

Maiatzaren 29an Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emandako 1398/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko 19 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen (2006ko 74. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ekainaren 21ekoa).

Iraitz Goñi Iraurgi andreak Etxarri Aranazko Udalaren izenean eta haren ordezkari gisa, Juan Fermín Michelena Larralde jaunak, Lesakako Udalaren izenean eta haren ordezkari gisa, eta Anaitz Igoa Goñi andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri dute deialdi horren kontra. Horren berri ematen zaie interesatu guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesatuen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. oina, Iruña).

Iruñean, 2006ko abuztuaren 18an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia kanpoan denez (martxoaren 22ko 32/2005 Foru Agindua), Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko zuzendaria, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0613884