104. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

339/2006 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Lehendakaritzako zuzendari nagusiak emana, Lehendakaritzako zuzendari nagusiak otsailaren 24an emaniko 120/2006 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. 120/2006 Ebazpenaren bidez, Colegio Navarro de Doctores y Licenciados en Ciencias Políticas y Sociología - Nafarroako Politologoen eta Soziologoen Elkargoa inskriba dadila eta haren estatutuak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agindu zen.

2006ko ekainaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenean, Colegio Navarro de Doctores y Licenciados en Ciencias Políticas y Sociología - Nafarroako Politologoen eta Soziologoen Elkargo Ofizialeko Zuzendaritza Batzordeko kideetako baten abizenean akats bat dagoela ikusirik, ondotik ematen da zuzenketa:

Honela dio: "_Batzordekide eta aholkulari juridikoa: Ricardo Feliz Martínez".

Honakoa behar du: "_Batzordekide eta aholkulari juridikoa: Ricardo Feliu Martínez".

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta otsailaren 24ko 38/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honen azalpen zatian jasotako akatsa zuzentzea: Lehendakaritzako zuzendari nagusiak otsailaren 24an emaniko 120/2006 Ebazpenean, xedapen zatian, "_Batzordekide eta aholkulari juridikoa: Ricardo Feliz Martínez" dioen tokian, esan behar du "_Batzordekide eta aholkulari juridikoa: Ricardo Feliu Martínez".

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Jakinarazi bekio ebazpen hau Nafarroako Politologoen eta Soziologoen Elkargo Ofizialari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko uztailaren 3an._Lehendakaritzako zuzendari nagusia, Ildefonso Sebastián Labayen.

Iragarkiaren kodea: F0613106