99. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

176/2005 FORU AGINDUA, uztailaren 28koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa garatu eta bere bulegoen eginkizunak ezartzen dituena.

Ekainaren 17ko 31/2003 Foru Legearen bidez Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentua sortu zen.

Maiatzaren 16ko 73/2005 Foru Dekretuaren bitartez, bere egitura organikoa ezarri zen eta departamentuko zuzendaritza nagusien, idazkaritza tekniko nagusiaren, zerbitzuen eta atalen eskumenak zehaztu ziren.

Foru dekretu hori garatzeko asmoz, bidezko da departamentu osoko bulego guztiak atxiki eta haien eginkizunak finkatzea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra._Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoaren garapena eta haren bulegoen eginkizunak ezartzen dira. Hona hemen,

I. KAPITULUA

Turismoaren Sektorea Sustatu eta Antolatzeko Zerbitzua

1. artikulua. Berriztapen eta Kalitate Atalari atxikitako Ekinbide eta Sustapen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

_Turismoaren sektorean inbertitzeko laguntzen espedienteak izapidatzea.

_Elkarte, toki entitate eta turismoko partzuergoak sustatzeko laguntzen espedienteak izapidatzea.

_Toki entitateek eta turismoko partzuergoek turismoko produktuak sortzeko laguntzen espedienteak izapidatzea.

_Jarduketarako urte batzuetako plana eta Turismoa Dinamizatzeko Planak izapidatzea.

_Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

2. artikulua. Antolaketa Atalari atxikitako Ikuskapen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

_Jarduera turistikoa ikuskatu eta begiratzea eta hari buruzko espedienteak izapidatzea.

_Turismoko establezimenduen kontra aurkezturiko erreklamazio eta salaketak izapidatzea.

_Departamentuaren beraren azpiegiturak kontrolatu eta haren jarraipena egitea.

_Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

II. KAPITULUA

Turismoaren Sustapenerako eta Irudi Turistikorako Zerbitzua

3. artikulua. Sustapen Atalari atxikitako Sustapen Ekintzen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

_Ferietan parte hartzeko plana diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea.

_Bestelako sustapen ekintzak ere antolatu eta gauzatzea, hau da, Nafarroa destino turistiko gisara aurkeztu, prentsarendako, tour-operatorrendako eta bidaia agentziendako bidaiak Nafarroa ezagutzera emateko, lan jardunaldiak Nafarroako sektore turistikoaren eta Espainiako beste autonomia erkidegoetako edo beste herri batzuetako sektore turistikoen artean.

_Hedabideetako Publizitate Plana diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea.

_Harremanak turismoaren arloko hedabideekin.

_Nafarroako kanpoko agenteen programa diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea.

_Teknologia berrien erabilera ezarri eta garatzea.

_Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

4. artikulua. Sustapen Atalari atxikitako Turismoa Sustatzeko Euskarrien Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

_Nafarroaren bereizgarri turistikoaren garapenak ezarri eta gainbegiratzea.

_Turismoari buruzko Argitalpenen Plana eta turismoa sustatzeko bestelako materialak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea.

_Turismoa sustatzeko web orria diseinatu, gauzatu, mantentze lanak egin eta ebaluatzea.

_Irudien artxiboa antolatu, mantentze lanak eraman eta eguneratzea.

_Eskaintza kluben programa diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea.

_Turismorako Prestakuntza Plana eta sentsibilizazio programak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea.

_Teknologia berrien erabilera ezarri eta garatzea.

_Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

III. KAPITULUA

Liburutegi Zerbitzua

5. artikulua. Nafarroako Liburutegi Nagusiko Atalari atxikitako Erabiltzaileari Laguntzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

_Nafarroako liburutegien sistemaren erabiltzaileei laguntzeko eta informazioa emateko programa eta zerbitzuak kudeatzea.

_Liburutegiko lankidetza, truke eta maileguen zerbitzuak kudeatu eta ebaluatzea.

_Liburu erreferentziaren gaineko jarduerak kudeatzea.

_Erabiltzaileen iradokizunak, kontsultak eta erreklamazioak antolatu, bideratu eta ebaluatzea.

_Kontsulta zerbitzua informazioaren teknologien bitartez kudeatzea.

_Nafarroako Liburutegi Nagusiko funtsak erabiltzeko eta maileguan uzteko baldintzak egiaztatzea.

_Nafarroako Liburutegi Nagusian erabiltzaileei laguntza eta informazioa ematen dieten langileen koordinazioa eramatea.

_Nafarroako Liburutegi Nagusiaren instalazioetako eta ekipamenduetako mantentze-lanak egitea, erabiltzaileek laguntza egokia izan dezaten.

_Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

6. artikulua. Nafarroako Liburutegi Nagusiko Atalari atxikitako Ondare Bibliografikoaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

_Nafarroako Ondare Bibliografikoa handitu, katalogatu, zaharberritu, ikertu eta zabaltzea.

_Espainiako Ondare Bibliografikoaren Taldekako Katalogoarekin elkarlanean Nafarroako Ondare Bibliografikoaren Taldekako Katalogoa prestatzea.

_Nafarroako Ondare Bibliografikoa katalogatu, ikertu eta zabaltzen laguntzeko programak prestatu, burutu eta ebaluatzea.

_Ondare Bibliografikoa ikertu eta zabaltzeko lankidetza programak sortzea.

_Nafarroako liburutegietan fondo dokumental historikoa ikertu eta kontsultatzeko lankidetza hitzarmenak garatzea.

_Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

7. artikulua. Nafarroako Liburutegi Nagusiko Atalari atxikitako Funtsak Kudeatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

_Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarerako funtsen erosketa kudeatzea.

_Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko funtsak katalogatu eta sailkatzea.

_Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko funtsen garbiketa kudeatzea.

_Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko taldekako katalogoa kudeatu, ikuskatu, eguneratu eta ebaluatzea.

_Autoritateen kontrola arautu eta eguneratzea.

_Liburutegiko langileei argitaratu eta erosi diren liburuen berri ematea.

_Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

8. artikulua. Liburutegien Sarearen Atalari atxikitako Informazio Sistemen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

_Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko informatika zerbitzuak hautatu, kudeatu eta ebaluatzea.

_Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko informatika programak administratu, koordinatu eta ebaluatzea.

_Liburutegi zerbitzuak automatizatzeko prozesuak arautu eta kontrolatzea.

_Informazioko teknologia berrien aplikazioa programatu, garatu eta ebaluatzea.

_Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

IV. KAPITULUA

Kultur Ekintza Zerbitzua

9. artikulua. Kultur Jardueren Atalari atxikitako Kultur Azpiegituren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

_Nafarroako udalei eta kontzejuei beharren programa eta kultur azpiegiturak eraiki eta hornitzeko diseinua prestatzean aholku ematea.

_Udal titulartasuneko kultur etxeak eta gainerako kulturguneak eraiki eta hornitzeko laguntzetarako deialdiak ebaztean Kultur Sustapenerako Bulegoarekin elkarlanean aritzea.

_Kultur eremuak eraiki eta hornitzeko lanetan Nafarroako udalei eta kontzejuei laguntza teknikoa ematea.

_Ekipamenduen mantentze lanetan Nafarroako udalei eta kontzejuei laguntza ematea, kultur eta arte jardueren beharretara hobeki egokitzearren.

_Nafarroako kultur ekipamenduen mapa egitea, eta azpiegitura guztiak erroldatu eta aztertzea.

_Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

10. artikulua. Kultur Jardueren Atalari atxikitako Kultur Sustapenerako Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

_Nafarroako udalekin eta kontzejuekin elkarlanean egin beharreko arte eta kultur programak diseinatu, kudeatu eta ebaluatzea.

_Nafarroako udal eta kontzejuek sustaturiko gizarte eta kulturaren arloko jarduerak sustatzeko programak garatzen laguntza teknikoa ematea.

_Nafarroako udalekin eta kontzejuekin elkarlanean aritzea haien zerbitzuko kultura kudeatzeko teknikariak hautatu eta prestatzeko prozeduretan parte hartzen.

_Nafarroako toki entitateen arte eta kultur programak prestatu eta gauzatzeko laguntzetarako deialdiak kudeatzea.

_Nafarroako udalen eta kontzejuen kultur koordinatzaileen prestakuntzarako laguntzak banatzeko deialdiak kudeatzea.

_Kultur azpiegiturak eraiki eta hornitzeko diseinua egiten Nafarroako toki entitateei laguntza teknikoa ematea, Kultur Azpiegituren Bulegoarekin elkarlanean.

_Udal titulartasuneko kultur etxeak eta gainerako kulturguneak eraiki eta hornitzeko laguntzetarako deialdiak kudeatzea.

_Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

11. artikulua. Liburu eta Argitalpen Atalari atxikitako Argitalpen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

_Gai bakar bateko eta aldian aldiko argitalpenen plana prestatzea, baita Nafarroako kultura ikertu eta zabaltzeko soinuzko, ikus-entzunezko eta multimedia materialena ere.

_Plan horretako argitalpenen edizio prozesua, departamentuari dagozkion faseetan, kudeatzea.

_Liburuak argitaratzeko ekinbideetarako laguntzen deialdiak kudeatzea.

_Nafarroako Kultura Kontseiluko Argitalpen Batzordeari aholku eta sostengu teknikoak ematea.

_Liburu eta Argitalpen Ataleko artxibo grafikoa zaindu eta sailkatzea.

_Liburu eta Argitalpen Ataleko artxibo grafikoko materiala maileguan hartzeko eskaerak kudeatzea.

_Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

V. KAPITULUA

Ondare Historikoaren Zerbitzua

12. artikulua. Ondare Arkitektonikoaren Atalari atxikitako Monumentuak eta Hargintza Lantegia Kudeatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

_Ondare arkitektonikoaren obretako proiektuak eta zuzendaritza lana egitea.

_Nafarroako Gobernuko monumentuen kudeaketaren plangintza egitea, kontratatzea eta gainbegiratzea.

_Erriberriko hargintza lantegia kudeatzea.

_Hargintza lantegiko langileen eta monumentuen zaindarien berehalako buru izatea, Nafarroako Gobernuaren menpe, aztarnategi arkeologikoenak izan ezik.

_Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

13. artikulua. Ondare Arkitektonikoaren Atalari atxikitako Ondarea Babesteko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

_Monumentuak Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzeko espedienteak prestatzea.

_Inbentario arkitektonikoa prestatzea.

_Monumentuen Batzordearen Artxiboa zaindu eta mantentzea.

_Vianako Printzea Erakundearen Artxiboa zaindu eta mantentzea.

_Argazki artxiboa zaindu eta mantentzea.

_Monumentuak ikuskatzea.

_Monumentuei buruz txosten historikoak egitea.

_Jendeari eta arloko ikertzaileei harrera egitea.

_Teknologia berriak erabiltzea artxiboak hobeki erabili ahal daitezen.

_Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

14. artikulua. Ondasun Higigarri eta Arkeologia Atalari atxikitako Ondasun Higigarrien Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

_Ondasun higigarriak Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzeko espedienteak prestatzea eta haien inbentariatuak.

_Ondare higigarriaren inbentarioa prestatzea.

_Ondare higigarri historiko eta artistikoa babestea.

_Kultura sustatzeko plana kudeatzea.

_Ondare higigarria zaharberritzea, proiektuak prestatzea eta aurrekontuak kudeatzea.

_Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

15. artikulua. Ondasun Higigarri eta Arkeologia Atalari atxikitako Ondare Arkeologikoaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

_Aztarnategiak mantentzea.

_Aztarnategiak ikuskatu eta haien premiez arduratzea.

_Aztarnetegiak eta toki arkeologikoak Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzeko espedienteak prestatzea eta haien inbentariatuak.

_Ekitaldi arkeologiko berekiak.

_Arkeologia biltegia mantendu eta kudeatzea.

_Aztarnategietan museoak sortzea.

_Ondare arkeologikoaren inbentarioa prestatzea.

_Bere helburuak betetzeko ematen zaizkion gainerako eginkizunak.

VI. KAPITULUA

Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzua

16. artikulua. Dokumentu Ondarea Kudeatzeko Atalari atxikitako Administrazio eta Zerbitzuen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

_Ataleko espedienteez arduratzea.

_Kudeaketako kontabilitateaz arduratzea.

_Espedienteak eta gutunak erregistratu eta izapidatzea.

_Departamentuen eta partikularren eskaerak izapidatzea, artxiboaren edukiari buruz.

_Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

VII. KAPITULUA

Museoen Zerbitzua

17. artikulua. Nafarroako Museoaren Atalari atxikitako Nafarroako Museoa Zaindu eta Antolatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

_Zaindarien txandak antolatzea.

_Ekitaldi eta jaialdietarako azpiegitura prestatzea.

_Nafarroako Museoaren mantentze-lanak antolatzea.

_Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

VIII. KAPITULUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia

18. artikulua. Kudeaketa Juridiko Administratiboaren Bulegoak, Araubide Juridikoaren Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

_Araubide Juridikoaren Atalaren argitalpen juridikoen harrera kontrolatu eta haren jarraipena egitea.

_Arautegietako eta jurisprudentziako artxiboak zaindu eta eguneratzea.

_Departamentuak emaniko edo hark proposaturiko egintzen aurka paraturiko aldez aurreko erreklamazioak eta helegiteak kontrolatu, begiratu eta artxibatzea.

_Esleitzen zaizkion espediente administratiboak izapidatzea.

_Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

19. artikulua. Kudeaketa Administratiboaren Atalari atxikitako Administrazio Gaietarako Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

_Behar den guztia prestatzea Departamentuaren zerbitzu administratibo eta orokorrek funtzionamendu egokia izan dezaten.

_Departamentuko zerbitzuek proposatzen dituzten administrazio espedienteen izapidaketa koordinatu eta begiratzea.

_Departamentuaren antolakuntzaren gaineko azterketak egitea eta haren egitura organikoaren funtzionamendua kontrolatzea.

_Halakorik eskatzen duten departamentuko unitate organikoei laguntza administratiboa ematea.

_Departamentuko langileak, oporrak, gaixo-agiriak, dietak, joan-etorriak, aparteko orduak eta jaiegunetako lanaren ordainketa kudeatu eta kontrolatzea.

_Administrazio prozedurak ondu eta hobetzeko behar diren aldaketak proposatzea eta administrazio zirkuituak arrazionalizatzeko neurriak proposatzea.

_Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

20. artikulua. Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoak, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

_Kontabilitate Zentroa kudeatzea eta gastu eta dirusarreretako agirien izapidaketa eta kontabilitatea egitea.

_Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Arte Programen Bulegoko buruaren alde egindako izendapena berretsi egiten da, baldintza beretan, eta Kultur Azpiegituren Bulegoko buru deituko zaio.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak otsailaren 24an emandako 38/2004 Foru Agindua eta honako foru agindu honetan xedatutakoari kontra egiten dioten maila bereko xedapen guztiak indargabetu egiten dira.

AZKEN XEDAPENA

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2005eko uztailaren 28an._Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F0516765