84. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

1165/2005 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleko "L" pabiloiko larrialdietako eta laginetako laborategiak berritzeko obrak kontratatzeko gastua baimendu eta dagokion kontratazio espedientea onesten duena.

Nafarroako Ospitaleak lizitaziorako dei egin du Nafarroako Ospitaleko "L" pabiloiko larrialdietako eta laginetako laborategiak berritzeko obrak kontratatzeko.

_Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitaleko "L" pabiloiko larrialdietako eta laginetako laborategiak berritzeko obrak kontratatzea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia, izapidaketa arrunta.

_Hasierako prezioa: 188.264,78 euro, BEZa barne.

_Enpresaren sailkapena: C taldea, 3. eta 4. azpitaldeak, D kategoria.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren agirian zehazten direnak.

_Proposamenen aurkezpena: abuztuaren 11 arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistro Orokorrean, (Irunlarrea kaleko 39, behea).

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia, eguna eta ordua: abuztuaren 26an, eguerdiko 12etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bilkura aretoan (Irunlarrea kalea, 39). Iruña.

Administrazio klausulen eta agindu tekniko partikularren agiria lizitatzaileen eskura dago Tucán liburudendan (Irunlarrea kalea, 25, Iruña), telefonoa 948-177335, Faxa 948-196323.

Iruñean, 2005eko ekainaren 24an. _ Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0515134