84. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

T U T E R A

Agertzeko jakinarazpena

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2005eko ekainaren 29ko probidentziaren bitartez, Udal honi jarduketak abiarazteko agindua igorri zitzaion, hain zuzen ere José Javier Monzón Romé jaunak, Tuterako Udaleko zinegotzi eta Udaleko Talde Sozialistako bozeramaile gisa, ezarritako 05-2652 gora jotzeko errekurtsoa dela-eta. Errekurtso hori Tuterako Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko maiatzaren 6an, Hirilurren gaineko Kontribuzioaren 2005eko lehen seihileko kuoten likidazioaren gainean hartutako erabakiaren aurka ezarri zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakien inpugnazioari dagokion arloan garatzen duen Erregelamendua onesteko urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2.a) artikuluaren babesean, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren II. kapituluak emandako testuaren arabera.

Probidentzia hori betetzeko, agindu dut:

Honako hauei dei egitea, espedienteko interesatu baitira:

_Luis-Javier Yanguas Echeverría, Tuterako helbidea duena;

_E.I.N., S.L., Tuterako helbidea duena;

_Eta orok jakin dezan, espedienteko interesatu gerta daitezkeen ukitutako zergadunak asko baitira, iragarki oholaren eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren bitartez.

Hain zuzen ere, hamar egun balioduneko epean, honako hau jaso eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, aipatutako prozeduran. Epaitegia Iruñean dago, Iturrama kaleko 10 zenbakian (sarrera, Ezkiroz kaletik).

Egintza hau ez da behin betikoa administrazio bidean.

Igorri eta jakinarazten dut, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tuteran, 2005eko uztailaren 5ean._Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0515537