84. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERTIZARANA

Hasiera batean onetsirik kudeatzeko hirigintza hitzarmena Oieregiko UAO6 garatu beharrez

Udalak 2005eko ekainaren 11n egin osoko bilkura berezian, erabaki zen hasiera batean onestea kudeatzeko hirigintza hitzarmena Oieregiko UAO6 garatu beharrez; xedea da Udalak beregana dezakeen aprobetxamenduaren ehuneko hamarra dirutzea, Angel Hernández Cocak sustaturik.

35/2002 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoa betetzeko, iragarkia argitaratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan, hogei egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko argitalpenetik hasita, espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Bertizaranan, 2005eko ekainaren 11n._Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0514461