84. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua hasiera batean onetsirik

Baztango Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2005eko maiatzaren 27ko bilkura arruntean, ondoko erabaki hau hartu zuen, 14. puntuan. Honela dio xedapen zatian:

1. Hasiera batean onestea Baztango Udal Planaren barnean Elbeten dagoen U.E. 22 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Lopez arkitektoak 2005eko apirileko datarekin prestatua eta, orobat, Udalari exekuzio unitate horretan dagokion aprobetxamenduaren ordez horren ordaina dirutan jasotzeari buruzko hirigintza hitzarmena. Berariaz abiarazitako espedientean dago proiektua, Antxitonea, S.L.k sustatu baitu.

2. Espedientea jendaurrean egonen da arauzko denboran, indarra duen legedian horretarako ezarritakoaren arabera.

3. Interesatuei jakinaraztea, aztertu eta bidezko alegazioak egin ditzaten.

4. Sustatzaileari eskatzea, argitaratu baino lehen, ukituak gerta daitezkeen jabe mugakideen zerrenda aurkez dezan, haiei banan-banako jakinarazpena igorri ahal izateko.

Hori dena aditzera ematen da, interesa dutenek, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, betiere indarra duen legedian agindutakoari jarraituz.

Elizondon (Baztan), 2005eko ekainaren 9an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0514453