84. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

L I Z O A I N I B A R

ARL-S3 unitateko Plan Partziala hasiera batean onetsirik

Lizoainibarko Udalak 2005eko maiatzaren 26an egin bilkuran erabakirik, hasiera batean onetsi da Lizoaingo ARL-S3 unitateko Plan Partziala, Severino Miguéliz Galdúrozek sustatua.

Espediente hori jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Hau dena aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2004 Foru Legearen 60 eta 74. artikuluetan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Lizoainen, 2005eko ekainaren 8an._Alkate udalburua, Amaia Ekisoain Górriz.

Iragarkiaren kodea: L0514443