84. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

L I Z A R R A

Xehetasun azterlana onetsirik

Lizarrako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko ekainaren 9an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Harresiak karrikako 10 eta 12an oztopo arkitektonikoak kentzeko xehetasun azterlana, Cooperativa de Viviendas Agnik sustatua.

35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluei jarraikiz, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik jendaurrean egonen da hogei egunean, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Lizarran, 2005eko ekainaren 13an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0514332