84. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

L I Z A R R A

Hasiera batean onetsirik Lizarrako H.A.P.O.ko A.R.-3 banaketa eremua urbanizatzeko proiektua

Lizarrako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko ekainaren 9ko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Lizarrako H.A.P.O.ko A.R.-3 banaketa eremua urbanizatzeko proiektua (Merkatondoa), Lizarrako Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 134. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Lizarran, 2005eko ekainaren 9an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0514331