84. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

CADREITA

Akats zuzenketa ediktu batean

Akatsa badela oharturik ekainaren 15eko 71/2005 ediktuan, 2004ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiten baitzuen kreditu transferentziaren bidez, ondotik ematen da behar den zuzenketa:

Azken paragrafoan, honela dioen tokian: "Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikulua", honela behar du: "Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua".

Cadreitan, 2005eko ekainaren 16an._Alkate udalburua, Alfonso Montori Prat.

Iragarkiaren kodea: L0515069