84. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

Z A R E

Sareak berritzea eta zolaketa lanak

Udal honek sareak berritzeko eta zolaketa lanak egiteko proiektuko obrak kontratatuko ditu, baldintza hauei jarraituz:

Adjudikatzeko prozedura: lehiaketa.

Kontrataren aurrekontua: 165.065,44 euro.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausulen pleguan aipatzen direnak.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita seigarren egun naturaleko eguerdiko hamabiak arte, eta egun hura baliogabea bada, epea balioduna den hurrengoan bukatuko da, ordu berean.

Proposamenak noiz ireki: eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko laugarren egun baliodunean, arratsaldeko bietan.

Proiektu teknikoa eta administrazio klausulen plegua lizitatzaileen eskura daude, Zareko Herriko Etxean eta Rubio paper dendan, Iruñeko Bergamín karrikan.

Zaren, 2005eko ekainaren 21ean._Alkatea, Víctor Manuel Iriarte Anaut.

Iragarkiaren kodea: L0515039