II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
I R U Ñ A
Lehiaketa publikoa, "ekin irakurtzeari" programa ikastetxeetan antolatu eta kudeatzeko, 2005-2006ko ikasturtean zehar
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko ekainaren 23an hartutako erabakiaren bitartez onetsi egin zen aipatu deialdia.
Deialdiaren xedea: lehiaketa publikoaren deialdia, "Ekin irakurtzeari" programa ikastetxeetan antolatu eta kudeatzeko, 2005-2006ko ikasturtean zehar.
Lehiaketak gehienez zenbat jo: 74.249,75 euro.
Eskabideak nola aurkeztu: gutunazal batean, bertan sarturik baldintzen oinarrietan zehaztutako agiriak, eta horri atxikirik doan eranskina beterik.
Eskabideak non eta noiz aurkeztu: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean eta erregistro osagarrietan, hogeita seigarren egun naturaleko 14:00ak bitartean, behin iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik aitzina.
Beste hainbat argibide: baldintzak eta behar den guztia Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Alorrean daude eskuragarri (Zapateria kalea, 40, 2. solairua).
Iruñean, 2005eko ekainaren 28an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0515237