84. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

B U R L A T A

Akats zuzenketa, Supermercados Sabecoren jarduera sailkatuan

Akatsa atzeman baita Supermercados Sabecoren jarduera lizentziaren eskaerari buruzko iragarkian, uztailaren 1eko 78. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 6799. orrialdean argitaratutako hartan, hona hemen testua zuzenduta.

Iruñean, 2005eko uztailaren 4an.

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bidez aldatua) xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduera sailkatuen udal lizentziaren tramiteari buruzkoa, Burlatako Mugazuri industrialdeko B-4 lurzatian (H.A.P.O.ko P-9) eraikiko den eraikinean lokala moldatu eta supermerkatua izateko egokitzeko, betiere jarduera sailkatuen araudiari loturik, gero zehazten den bezala, aipatutako epean egoki juzgatzen diren erreklamazioak aurkez daitezen:

Eskatzailea: Supermercados Sabeco, S.A. Jarduera: supermerkatua. Tokia: Mugazuri industrialdeko B-4 lurzatian (H.A.P.O.ko P-9), Burlatan.

Burlatan, 2005eko maiatzaren 30ean._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0515513