84. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO UDALEN GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2005eko plantilla organikoko aldaketa hasiera batean onetsirik

Mankomunitate honetako batzar orokorrak, 2005eko apirilaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2005eko plantilla organikoko aldaketa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legeko 236. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Aditzera ematen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta gainerako interesatuek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Berriozarren, 2005eko ekainaren 10ean._Jarduneko alkate udalburua, José Antonio Navidad Piquero.

Iragarkiaren kodea: L0514390