84. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1304/2005 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, "Buñuelgo industrialdeko euri-ura husteko sistema hobetzeko proiektua" jendaurrean paratzen duena.

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak Buñuelgo industrialdea eraikitzeko proiektua sustatu zuen. Haren plan partziala 1983ko martxoaren 24an onetsi eta 1983ko 50. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 22an. Haren urbanizazio proiektua urte berean onetsi zen.

Euri-uraren husketa garai hartan indarra zuten estandarren arabera kalkulatu zen. 2004ko euri-tasak gehieneko mugak gainditu zituen modu nabarmenean. Horrek eta industrialdearen okupazioaren gehitzeak eremu horretako euri-ura husteko gaitasuna berriro kalkulatzera behartzen dute.

Horregatik beharrezkoa da industrialdeko hiri lurzoruaren huste gaitasuna handitzea. Hori dela eta, "Buñuelgo industrialdeko euri-ura husteko sistema hobetzeko proiektua" prestatu da. Horretan gaitasun hori handitzen duen kolektore berri bat eta euri-ura kontrolatu eta banatzeko putzu bat egin beharra aipatzen da.

Horregatik, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legeko 10. eta hurrengo artikuluetan xedaturikoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. "Buñuelgo industrialdeko euri-ura husteko sistema hobetzeko proiektua" eta hark ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda hamabost egunez jendaurrean paratzea. Epe horretan interesatuek bidezkotzat jotzen dituzten ohar edo alegazio guztiak eta argitaratzen den zerrendan izan litezkeen akatsak zuzentzeko behar diren datuak aurkezten ahalko dituzte. Horretarako, lurzatietako planoak eta proiektua Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko bulegoetan eskura izanen dituzte, Iruñeko Tomás Caballero parkeko 1eko 6. oinean, 9:00etatik 14:00ak bitarte.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Buñuelgo Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea.

3. Erabaki hau eta eranskina ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko ekainaren 22an._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

BUÑUELGO INDUSTRIALDEKO EURI-URA HUSTEKO SISTEMA HOBETZEKO PROIEKTUA

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, Buñuelgo mugapea

BÑ-01 Nafarroako Foru Komunitatea (Herri Lan Departamentua.)

San Ignazio etorbidea, 3. 31002

Iruña (Nafarroa) 10 15 150 0 - - Errepidea

BÑ-02 Hormigones Beriáin, S.A.

Casetas kalea, z.g. 31540

Buñuel (Nafarroa) 120 180 4.501 34.659 3 745 Legar hobia

BÑ-03 Cesáreo Oliver Monteso

Don Vicente Oliver kalea, 12. 31540

Buñuel (Nafarroa) 40 60 355 0 3 521 Ureztaketa lurra-Bidea

BÑ-04 Tausteko Ubideko Ureztatzaileen Batasuna

Plaza de los Fueros, 2. 31540

Buñuel (Nafarroa) 0 0 50 0 - - Erretena

Iragarkiaren kodea: F0514955