71. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsite Nazionala-UNEDaren Iruñeko Ikastetxe Elkartuko irakasle-tutore izateko lau lanpostu betetzeko.

Iruñeko Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsite Nazionala-UNEDeko Ikastetxe Elkartuko Zuzendaritza Batzordeak 2005eko maiatzaren 20an hartutako erabakia betez, merezimenduzko lehiaketa publikoa iragartzen da irakasle-tutore izateko lau lanpostu hauek betetzeko:

Matematika: Matematika Aplikatuaren arloko irakasle-tutore izateko lanpostu bat.

Ekonomia-E.A.: Enpresen Antolaketaren arloko irakasle-tutore izateko lanpostu bat.

Zientzia Politikoak eta Soziologia: Politikaren eta Administrazioaren Zientziaren arloko irakasle-tutore izateko lanpostu bat.

Gizarte Lana: Gizarte Lanaren eta Gizarte Zerbitzuen arloko irakasle-tutore izateko lanpostu bat.

1. Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak ikastetxe elkartuaren bulegoetan aurkeztu beharko dira (Iruña, Zadar kalea, z.g.), deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hamabost egun naturaleko epean, jendaurreko orduetan (9-14 h). Eskaerarekin batera, izangaiek alegatzen dituzten merezimendu guztien egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte.

2. Izangaiek aurkezten dituzten merezimenduak Madrilgo egoitza nagusiko kasuan kasuko Departamentuak baloratuko ditu.

IRAKASLE-TUTORE IZATEKO ESKAERAK BALORATZEKO BAREMOA

1._Aurretiazko beharkizuna:

Eskatutako tutoretzari dagokion titulazioa, irakasle-tutoreen Erregelamenduaren 3. artikuluaren arabera.

2._Espediente akademikoa:

a) Espediente akademikoaren kalifikazioak: 2 puntu arte.

b) Tutoretzari dagozkion arloen inguruko berariazko lizentziatura: 3 puntu.

c) Doktore titulua: 5 puntu.

3._Bestelako titulazio akademikoak:

Tutoretzan aritzeko alegaturiko titulu akademikoez gainera, beste batzuk izateagatik:

a) Lizentziatura titulu bakoitzeko: 1 puntu.

b) Doktore titulu bakoitzeko: 2 puntu.

4._Irakaskuntzako esperientzia:

a) Eskolak ematen dituzten unibertsitateetan eta UNEDen, 5 puntu arte.

b) Beste ikastetxe batzuetan: 2 puntu arte.

5._Argitalpenak, lanak, ponentziak, biltzar, ikastaro eta mintegietan parte hartzea, iragarritako tutoretzaren ingurukoak:

Gehienez ere, 5 puntu.

6._Tutoretzaren ezaugarri akademikoei izangaia nola egokitzen zaien:

Gehienez ere, 5 puntu.

Iruñean, 2005eko maiatzaren 26an._UNEDeko Iruñeko Ikastetxe Elkartuko Zuzendaritza Batzordeko burua.

Iragarkiaren kodea: F0513241