71. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

B E R A

2005eko aurrekontuaren onespena

Berako Udalak, 2005eko apirilaren 20an egindako udalbatzarrean, 2005eko aurrekontua hasiera batez onestea erabaki zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoaren arabera, espedientea jendaurrean izanen da Udal Idazkaritzan hamabortz egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen denetik hasita, herritar eta interesatuek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak jar ditzaten.

Jendaurreko epea iragan ondoren, erreklamaziorik ez balego, aurrekontua behin betikoz onetsitzat hartuko da.

Beran, 2005eko maiatzaren 10ean._Alkatea, Helena Santesteban Guelbenzu.

Iragarkiaren kodea: L0512902