71. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

CASCANTE

2005eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2005eko maiatzaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2005eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan ezarritakoari jarraituz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira 15 egun balioduneko epean, Udaleko idazkaritzan, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak ebehin betiko onetsitzat joko dira eta haien laburpenak argitaratzeko tramitea betetzat.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2005eko maiatzaren 24an._Alkate udalburua, María Angeles Ochoa Gorrindo.

Iragarkiaren kodea: L0513349