71. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

SAN ADRIAN

2005eko lan eskaintza

2005eko maiatzaren 18an, San Adriango Udaleko alkate udalburuak 27/05 ebazpena eman zuen; hona hemen haren xedapen zatiaren testu osoa:

"Lehenbizikoa._Onestea San Adriango Udaleko 2005eko lan eskaintza publikoa; hura honako hau da, osoko bilkuran 2004rako onetsitako aurrekontu orokor eta bakarraren eta plantilla organikoaren ariora, luzaturik baitaude biak:

_Sukaldeko laguntzaile izateko lanpostu bat, haurtzaindegirako, E mailakoa, oposizio bidez lan-kontratudun finko batek betetzekoa.

_Haurtzaindegiko eskolazain izateko lanpostu bat, D mailakoa, oposizio bidez lan-kontratudun finko batek betetzekoa; gaur egun Florencio Simón Marrodán jaunak betea da, erretiro partziala eskatu baitu, lanaldia eta soldata % 85 murriztuta. Behar den errelebo kontratuaren bidez lanaldiaren % 85erako lanpostua bete behar duen pertsona hautatzen den unean, Florencio Simón Marrodán jauna erretiro partzialera pasatuko da eta, beraz, lanaldiaren % 15ean ariko da eta egiazki lan egindako lanaldiari dagozkion ordainsariak jasoko ditu.

Bigarrena._Igor bekio onetsitako lan eskaintza publikoaren iragarki bat Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, argitara dadin, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 3.1 artikuluan ezarritako ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena._Ebazpen hau Udalaren kontu hartzailetzara igor bedi, behar diren ondorioak izan ditzan."

Argitara ematen da Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 3.1 artikuluan ezarritakoa bete dadin.

San Adrianen, 2005eko maiatzaren 19an._Alkatea, Emilio Ignacio Ruiz Lorente.

Iragarkiaren kodea: L0513151