70. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

630/2005 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Ricardo Pita Macaya jauna, izendapen libreko sistemaren bidez, unibertsitate honetako Argitalpen Ataleko buru izendatzen duena. Lanpostua, A/B taldekoa eta 26 mailakoa da.

Unibertsitate honek martxoaren 8an emandako 260/2005 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Argitalpen Ataleko buruaren lanpostua, izendapen libreko sistemaren bidez betetzeko.

Eskabideak aurkezteko epea 2005eko apirilaren 23an bukatuta.

Abuztuaren 2ko 30/1984 Legeko 20.1 c) artikuluan eta martxoaren 10eko 364/95 E.D.ko 38. eta 56. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Balioespen Batzordeak egin duen izendapen-proposamena ikusirik.

Indarrean dauden legeek eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa._Ricardo Pita Macaya jauna Unibertsitate honetako Argitalpen Ataleko buru izendatzea. Lanpostua, A/B taldekoa eta 26 mailakoa da.

Bigarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea, behar diren legezko ondorioak sor ditzan.

Hirugarrena._Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, Unibertsitatea Antolatzeko Lege Organikoaren 6.4. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, eta nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2005eko maiatzaren 27an._Errektorea, Pedro Burillo López.

Iragarkiaren kodea: F0513360