63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I R U Ñ A

Bost motozikleta eta ziklomotor bat enkantean

Hiritarren Babeseko Alorreko zinegotzi delegatuak, 2005eko apirilaren 19an eman ebazpenaren bidez, onetsi egin du ahozko posturen bidezko enkantea, Udalaren jabetzako bost motozikleta eta ziklomotor bat saltzeko.

Enkantearen eguna, ordua eta tokia: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hogeita batgarren egun baliodunean, goizeko 10,00etan, Hiritarren Babeseko Alorraren bulegoetan, Iratxeko monasterioa, 2.

Argibideak eta baldintzak: Hiritarren Babeseko Alorrarren bulegoetan, Iratxeko monasterioaren kaleko 2an, 9:00etatik 14:00etara.

Iruñean, 2005eko maiatzaren 10ean._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0512138