II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
BASABURUA
Obra lizitazioa
Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Basaburuko Udalak, 2005eko apirilaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen ezaugarri hauek dituen lehiaketa publikorako dei egitea:
Kontratuaren xedea: igorleen eta hondakin uren tratamenduen obrak egitea Beramendi, Udabe, Gartzaron eta Erbitin, eta sareak berritu eta zoladura ematekoak Udabe, Beramendi eta Gartzaronen.
Adjudikatzeko modua: Prozedura: lehiaketa irekia.
Kontratazio aurrekontua: 1.692.580,29 euro, BEZa barne.
Enpresaren sailkapena: E taldea, 1. azpitaldea, e) kategoria; eta G taldea, 6. azpitaldea, e) kategoria.
Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura, Basaburuko Udaletxean.
Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren 100eko 2.
Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Udalaren erregistroan, 13 egun balioduneko epean, presako tramitazioa deklaratu delako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Proposamen ekonomikoak noiz ireki: Basaburuko Udaletxean, proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko bosgarren egun baliodunean, arratsaldeko bostetan.
Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.
Basaburuan, 2005eko apirilaren 27an._Alkatea, Ignacio Soraluce Arregui.
Iragarkiaren kodea: L0512287