63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ARGUEDAS

Obra kontratazioa. 1.200 metro kubikoko uraren biltontzi erregulatzailea

Arguedasko Udalak, lehiaketarako deia egin du honako obra hau kontratatzeko: 1.200 metro kubikoko uraren biltontzi erregulatzailea. Hona hemen baldintza orokorrak:

Kontratuaren xedea: "1.200 metro kubikoko uraren biltontzi erregulatzailea" izeneko obra egitea.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa. Prozedura irekia, izapidaketa arrunta.

Lizitazioaren aurrekontua: 266.971,74 euro (BEZa barne).

Egiteko epea: 4 hilabete, gehienez ere.

Enpresaren sailkapena: E taldea, 1. azpitaldea, d) kategoria; C taldea, 2. azpitaldea, d) kategoria.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak Arguedasko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken egun balioduneko eguerdiko ordu bata arte. Azken egun hori larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da epea.

Posta bidez ere aurkez daitezke proposamenak, eta horretarako interesatuak ordainagiriaren bidez frogatu beharko du Posta Bulegoan zein egunetan egin zen igorpena. Bestetik ere, epearen barrenean frogatu beharko dio kontratazio organoari proposamenaren igorpena, nahiz fax-en bidez, nahiz telex edota telegramaren bidez. Beharkizun horiek bete ezean, ez da onartuko ezarritako epetik kanpo jasotzen den proposamenik. Dena dela, proposamenak aurkezteko epea amaitu eta hiru egun iragandakoan, ez da onartuko postaz igorritako proposamen bakar bat ere.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren agirian aipatzen direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak behar dute izan edo, bestela, kopia kautotuak.

Proposamen teknikoa eta eskaintza ekonomikoa irekitzea: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo bosgarren egun naturalean irekiko dira, eguerdiko ordu batean. Azken egun hori larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da epea.

Proiektua eta klausula administratibo partikularren plegua lizitatzaileen eskura daude azter ditzaten Arguedasko udal bulegoetan eta Tuterako Papelería Técnica Carlos Sagasti, S.L.n (Zaragoza etorbidea, 31, 948-412133 tel.).

Arguedasen, 2005eko maiatzaren 2an._Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena ........................., adinez nagusia, bizilekua ....................., helbidea ........................, telefonoa ................N.A.N. zk. ............., noiz luzatua ...................., nire izenean ez bada, hau ordezkatuz ...................., bizilekua ..................., helbidea ............. (ahalorde askietsiaren bidez egiaztatzen baitut), "1.200 metro kubikoko uraren biltontzi erregulatzailea" egiteko obrak lehiaketa irekiaren bitartez adjudikatu beharrez Arguedasko Udalak tramitatu duen espedientearen berri dut, eta horiek egiteko hitza ematen dut agiriei hertsiki lotuz eta baldintza hauetan:

Prezioa: ................. (letraz) euro, B.E.Z. barne.

Egiteko epea: .............. (letraz) hilabete.

(Eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: L0511923