63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

G A R E S

Hiri Antolamendurako Udal Planeko aldaketak

Garesko Udalak, 2005eko maiatzaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Antolamendurako Udal Planeko aldaketa puntuala, hain zuzen ere "2. poligonoko 615. lurzatiaren puska bat eta etxebizitzetarako tipologia birsailkatzea", "Fontanería y Climatización Navarra, S.L." merkataritza enpresak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko prentsan argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Garesen, 2005eko maiatzaren 4an._Alkatea, Eva Erro Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0512171