63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Plan Bateratua Elo eta Iharnotz arteko industrialde berrirako Hasierako onespena

Hasierako onespena Elo eta Iharnotz arteko industrialde berrirako plan bateratuari, azken hori Noain-Elortzibarko udal planekoa, 10. poligonoko 135, 136, 137, 184, 138 eta 140. lurzatiak. Sustatzaileak dira Salvador Puig Bonvehy, S.A., Maquinaria Navarra, S.A., Inmobiliaria Hermanos Puig Ayestarán, S.L., Carranza, S.A. eta Linza Gestión, S.L.

Noain-Elortzibarko Udalak, 2005eko maiatzaren 3an egin bilkuran, bertaratutako gehiengoak hala erabakita, hasiera batez onetsi zuen Elo eta Iharnotz arteko industrialde berrirako plan bateratua, azken hori Noain-Elortzibarko udal planekoa, 10. poligonoko 135, 136, 137, 184 eta 140. lurzatiak. Sustatzaileak dira Salvador Puig Bonvehy, S.A., Maquinaria Navarra, S.A., Inmobiliario Hermanos Puig Ayestarán, S.L., Carranza, S.A. eta Linza Gestión, S.L. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 67, 95.2, 102.2 artikuluetan eta horiekin bat datozenetan ezarritakoari jarraituz. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, hilabeteko epean aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Noainen, 2005eko maiatzaren 4an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0511776