63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Ur hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak/prezio publikoak arautzen dituen ordenantzako aldaketak behin betikoz onetsirik

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2004ko azaroaren 11ko osoko bilkuran, tasen/prezio publikoen 2004ko ekitaldirako tarifa eguneratuak onetsi zituen, hasiera batez, ur hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueretarako; erabaki hori jendaurrera atera zen 2004ko 152. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, abenduaren 20an.

Ez baita ez erreklamaziorik ezta alegaziorik ere aurkeztu, bidezko da behin betiko onespena ematea tasen/prezio publikoen ordenantza fiskaleko aldaketei. Ordenantzaren testua osorik hemen jarraian ematen da argitara.

Corellan, 2005eko urtarrilaren 10ean._Mankomunitateko burua, José María Vázquez Royo.

ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURAREN, ESTOLDERIA ETA SANEAMENDUAREN, ARAZKETA ETA URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAINERAKO ZERBITZU ETA JARDUEREN TASAK/PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

I. TITULUA

Moncayoko Ur Mankomunitatearen tasak/prezio publikoak, uraren ziklo integralarekin zerikusia dutenak

I. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua. Titulu honetan ezartzen diren tasak/prezio publikoak ezarri dira Nafarroako toki entitateei aplikatu beharreko araudi fiskalak entitate horiei emandako ahalmenen babesean eta haiekin bat etorriz.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Titulu honen xede diren tasek/prezio publikoek beheko ur hornidura eta saneamendua, eta aurrekoarekin eta uraren ziklo integralarekin ikusteko duten gainerako jarduera eta zerbitzuak egitea dute oinarri. Beraz, ezartzen diren ordainarazpenak, izaera fiskalaren ikuspegitik, tasak/prezio publikoak dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan aipatzen diren zerbitzuak eta jarduerak eman edo egiteari dagozkionak.

III. KAPITULUA

Aplikazio esparrua

3. artikulua. Ordenantza hau Moncayoko Ur Mankomunitatean une bakoitzean sartutako udalerrietako mugapeetan aplikatuko da.

IV. KAPITULUA

Zergapeko egintza

4. artikulua. Zergapeko egintza da ordenantza honek araututako zerbitzuak eskura izan edo eskuratu ahal izatea nahiz jarduerak erabili edo erabili ahal izatea. Horiek behar diren tasak/prezio publikoak sortzen dituzte eta banan-banan ondoko hauek dira:

a) Edateko urez hornitzeko zerbitzua eskura izatea eta horren mantentze lanak.

b) Herriko saneamendu eta estolderia sareak eskura izatea eta horren mantentze lanak.

c) Edateko urez hornitzeko zerbitzua erabiltzea. Tasa aldatzen ahalko da uraren erabilera edo helburuen arabera, eta tarifa konbinatuak ezarriko dira urari erabilera desberdinak eman eta neurgailua bakarra denean.

d) Saneamendu zerbitzua erabiltzea. Tasa desberdina izaten ahal da, erabileren, xedeen eta mantentze-lanen kostuaren arabera.

e) Edateko uraren hornidura edo/eta hondakin uren hustuketa behin betikoz kontratatzeko beharrezkoak diren jarduketen zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea (lotunerako kuota).

f) Edateko ura banatzeko sarera edo/eta hondakin uren hustutzekora lotzeko eskubideak. Hor sartzen da hornidura eta saneamendu zerbitzua fisikoki eskura izate hutsa.

g) Behin-behineko horniduretarako altak.

h) Ikuskapena, Mankomunitateko langileek egiten dutena, arauak zehatz-mehatz betetzen diren ala ez frogatzeko, ordenantzetan araututakoa hausten den kasuetan.

5. artikulua. Mankomunitateak behar diren prezioak ezarriko ditu hartuneetako lanak finantzatu ahal izateko, bai edateko uraren hornidura sareetakoak, bai hondakin-uren hustuketa sareetakoak; orobat kontagailuak prezintatu, egiaztatu, ezarri eta berritzeko, lan horiek Mankomunitateak berak egiten dituenean.

5. KAPITULUA

Subjektu pasiboak

6. artikulua. 1. Subjektu pasibotzat hartuko dira, ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak ordaintzera behartuak, zergadun gisa, pertsona fisikoak edo juridikoak eta entitateak, nortasun juridikorik izan gabe ere zerga jasan dezakeen entitate ekonomiko bat edo ondare bereizia osatzen dutenak, ordenantza honen xedeko zerbitzu eta jardueren onura, erreala edo ahalezkoa, edo haien eragina jasotzen badute.

Zehazki, ordaintzera beharturiko subjektu pasiboak honako hauek izanen dira:

a) 4. artikuluko a), b), c), d), e) eta g) ataletan ezarritako tasetarako/prezio publikoetarako, hornidura kontratuaren titularra.

b) 4. artikuluko f) atalean zehaztutako tasarako, hartunearen eskatzailea izanen da subjektu pasiboa.

c) 4. artikuluko h) atalean zehaztutako tasetarako/prezio publikoetarako, araua hausten duten pertsona natural edo juridikoak, edateko uraren hornidura eta/edo hondakin uren hustuketarako kontratuaren titularrak.

Abonaturik ez dagoenean, ikuskatu diren lur, eraikin, establezimendu, zentro, egoitza eta gainerako higiezinen jabeak izanen dira subjektu pasibo, betiere, zehapena ekarri duen jarduketaren onura jaso badute.

2._Zerbitzua zer finka edo eraikinetan egiten den, haiexen jabeak izanen dira zergadunaren ordezko. Zerbitzuaren onuradunak beste batzuk badira, jabeek haiexei kobratzen ahalko dizkiete kuotak.

3._Pertsona fisiko edo juridiko batzuk halako ustiategi edo jarduera ekonomiko batean ari badira, eta horren ondorioz zorrik badute, zorra galdatzen ahalko zaie titulartasunean edo jardueran edozein kontzepturengatik haien ondorengo direnei.

Ordaintzeko borondatezko epea akituta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izanen dira. Norbaitek ustiategi edo jarduera ekonomiko baten titulartasuna eskuratu nahi badu, gaurko titularrak aldez aurretik baietza eman ondoren, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko jarduera edo ustiategi horretan aritzearen ondorioz diren tributu-zorren ziurtagiri zehatza.

VI. KAPITULUA

Zerga oinarria

7. artikulua. 4. artikuluko zerrendan aipatutako zergapeko egintzetan hauek dira bakoitzaren karga oinarriak:

a) 4. artikuluaren a) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa, kontagailuaren diametroaren arabera. Kuota horri Mankomunitatearenak diren kontagailuen alokairu-kostua gehituko zaio, eta aipatu kostua kuotaren zati bereiztezina izanen da.

b) 4. artikuluaren b) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa, hornidurako kontagailuaren diametroaren eta erabilera motaren arabera.

c) 4. artikuluaren c) eta d) ataletan ezarritako zergapeko egintzarako: kontsumitutako ur kopurua, metro kubikotan, kontagailuaren bidez neurtuta edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez zenbatetsita.

d) 4. artikuluaren e) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa, ezarri beharreko kontagailuaren diametroaren arabera, edo ezarrita dagoenaren eta ezarriko denaren kuoten arteko aldea, diametroa handitu behar bada norberaren borondatez edo teknikoki beharrezkoa delako.

e) 4. artikuluaren f) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa, hartuneko diametroaren araberakoa, edo kuoten arteko aldea, handitu bada. Kuota horri koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkio, eranskinean ezarritako erabileren arabera.

f) 4. artikuluaren g) atalean ezarritako zergapeko egintzarako, kontsumitutako ur kopurua, metro kubikotan, kontagailuaren bidez neurtuta edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez zenbatetsita.

g) 4. artikuluaren h) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: egindako ikuskapen kopurua.

VII. KAPITULUA

Tarifak

8. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak ekitaldi bakoitzean finkatuko du zein tarifa aplikatu tasa/prezio publikoetako zergapeko egintzei.

VIII. KAPITULUA

Tributu kuotak

9. artikulua. Zerga-oinarriari bere tarifa aplikatzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

10. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeetan ezartzen diren maneran eta halabereko baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Salbuespenak

11. artikulua. Nafarroako Parlamentuan onetsitako Foru Legeetan espresuki aurreikusirik dauden salbuespenak baizik ez dira onartuko, eta indarrik gabe gelditzen dira Nafarroako Gobernuak, Mankomunitatean sarturik dauden toki entitateek edo beste edozein entitate edo erakunde publikok hartutako erabaki edo egindako jarduketa orotik sortzen diren guztiak.

X. KAPITULUA

Sortzapena

12. artikulua. Ordenantza honek finkatzen dituen tasak/prezio publikoak honako arau hauei jarraikiz sortuko dira:

1. 4. artikuluko a) eta b) ataletan ezarritako tasek/prezio publikoek hiruhileko bakoitzaren lehenbiziko egunean izanen dute sortzapena, sarearekin lotura egina duten erabiltzaile guztientzat.

2. 4. artikuluko c), d) eta g) ataletan ezarritako tasek/prezio publikoek ur kontsumoa egiten den unean izanen dute sortzapena.

3. 4. artikuluko e) atalean ezarritako tasek/prezio publikoek edateko uraren hornidura edo/eta hondakin-urak hustutzeko kontratua sinatzen den unean izanen dute sortzapena.

4. 4. artikuluko f) atalean ezarritako tasek/prezio publikoek sortzapena izanen dute noiz eta, uraren ziklo integralari buruzko ordenantzarekin bat, edateko uraren hornidura sareari edo/eta hondakin-urak hustekoari lotzeko baimena ematen den unean.

5. 4. artikuluko h) atalean ezarritako tasek/prezio publikoek sortzapena izanen dute, ordenantzaren arau-haustea eginez gero, baimendutako langileek ikuskapena edo egiaztapena egiten duten unean.

XI. KAPITULUA

Ordainarazpena

13. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak/prezio publikoak hurrengo arauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1. 4. artikuluko a), b), c) eta d) ataletan aurreikusitako tasak/prezio publikoak hiru hilabetetik behin.

2. Aldiz, e), f) eta g) ataletan aurreikusitako tasak/prezio publikoak sortzapenaren unean ordainaraziko dira.

3. Ordea, h) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionean ordainaraziko dira.

XII. KAPITULUA

Dirubilketa

14. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 82. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitakoari jarraituz, ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak aplikatzeagatik sortzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabekotzat" hartuko dira, 4.h) artikuluan ezarritakoa salbu.

4. artikuluko a), b), c), d) eta f) ataletako tasek/prezio publikoek sorrarazitako tributu-zorrak, behin ordainarazirik daudela 13. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, modu orokorrean jakinaraziko dira, behar den iragarkia edo ediktua Mankomunitateko iragarki oholean argitaratuz, eta argitalpen horretatik aitzina hogeita hamar egun balioduneko epea ezarri beharko da, borondatezko ordainketarako errekargurik gabe.

4. artikuluko e) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak sortzapenaren unean bertan ordaindu beharko dira.

4. artikuluko f) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak hartunerako eskubidea ebatzi ondotik ordaindu beharko dira, uraren ziklo integrala arautzen duen ordenantzan erran bezala, hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean, ebazpena eman eta biharamunetik aitzina, eta 12.2. artikuluaren kasuan, hornidura kontratatzen den unean.

4. artikuluko h) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak subjektu pasiboari jakinarazten zaionetik hasi eta hogeita hamar egun balioduneko epean ordaindu beharko dira.

15. artikulua. Borondatezko denboraldian ordaintzen ez diren tributu-zorrak, aurreko artikuluan aurreikusitakoaren arabera, luzapen aldian ordaintzen ahalko dira, 6/90 Foru Legearen 90. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, premiamendu-bideari ekinen zaio, Mankomunitateak haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko baimenik eman ez badu.

16. artikulua. Tributu zorren ordainketa honela egiten ahalko da:

_Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboentzat, beraiek seinalatutako banku edo aurrezki entitatean eta kontuan kargatuz.

_Ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboentzat: Mankomunitatearen diruzaintzan edo horretarako izendatutako banketxe edo aurrezki kutxetan.

XIII. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

17. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean aurreikusitakoaz gain, Moncayoko Ur Mankomunitateak ur zerbitzuaren erregelamenduan arau-hausteei eta zehapen araubideari buruz ezarritako xedapenak aplikatuko dira.

II. TITULUA

Saneamendu kanona

18. artikulua. Kanon honen zergapeko egintza, zerga-oinarria, subjektu pasiboak, etab. oso-osorik daude araututa Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/88 Foru Legean eta hori garatzeko otsailaren 2ko 26/89 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan.

19. artikulua. 10/88 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorraren arabera ezarritako kanonaren zenbatekoa tarifen laukian finkatu da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Ordenantza honek indarra hartzen duenetik indarrik gabe geldituko dira, baliorik ez ondoriorik ez dutela, berari kontra egiten dioten xedapen, erregelamendu edo ordenantza guztiak, maila berekoak edo beheragokoak badira.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Ordenantza honek 2005eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

2005. ERANSKINA

Ur hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuak eta jarduerak egiteko tasak/prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskaleko tarifak (hilekoak)

1._4. a) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

1.1. Kuota finkoak: Kontagailuaren diametroaren arabera:

13 mm-raino: 3,07 euro hilean.

15 mm-koa: 3,84 euro hilean.

20 mm-koa: 5,11 euro hilean.

25 mm-koa: 6,56 euro hilean.

30 mm-koa: 13,68 euro hilean.

40 mm-koa: 22,85 euro hilean.

50 mm-koa: 43,63 euro hilean.

65 mm-koa: 74,40 euro hilean.

80 mm-koa: 106,76 euro hilean.

100 mm-koa: 141,05 euro hilean.

1.2. Kontagailuak alokatzeko kuotak.

Kontagailuaren batez besteko prezioaren 100eko 1,25eko tarifa aplikatuko da hilean (1984ko irailaren 25eko 230. "Estatuko Aldizkari Ofiziala"), kontagailua konpondu eta kontserbatzeko gastuak barne izanik.

1.3. Suteetarako aho zigilatuei dagozkien kuotak:

Kuota finkoak, hartunearen diametroaren arabera:

50 mm-raino: 8,46 euro hilean.

50 mm baino gehiago: 14,10 euro hilean.

2._4.b) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

2.1. Kuota finkoak: kontagailuaren diametroaren arabera:

13 mm-raino: 1,03 euro hilean.

15 mm-raino: 1,65 euro hilean.

20 mm-raino: 2,21 euro hilean.

25 mm-raino: 3,20 euro hilean.

30 mm-raino: 5,23 euro hilean.

40 mm-raino: 9,29 euro hilean.

50 mm-raino: 14,50 euro hilean.

65 mm-raino: 24,31 euro hilean.

80 mm-raino: 37,11 euro hilean.

100 mm-raino: 58,04 euro hilean.

2.2. Aisia eta atsedenerako finketako erabilerak, isurkina jasota:

3ko indize zuzentzailea aplikatuko zaie, 2.1. puntukoekin alderatuz.

3._4.c) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

3.1. Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoaren prezioa, hilean.

1. tarifa._Metro kubiko 1etik 6ra bitarteko kontsumoa: 0,20 euro/metro kubikoa.

2. tarifa._7 metro kubikotik 25era arteko kontsumoa: 0,46 euro/metro kubikoa.

3. tarifa._26 metro kubikotik goitiko kontsumoa: 1,33 euro/metro kubikoa.

3.2. Industria eta merkataritzako erabilerak.

1. tarifa._Kontsumoa: 0,62 euro/metro kubikoa.

3.3. 1. tarifa._Udalek ureztatzeko.

Ureztatzeko ahoa, 1,88 euro hilean.

2. tarifa._Obretarako hornidura: 0,54 euro/metro kubikoa.

3. tarifa_Kontsumoak ezkutuko ihesengatik: 0,20 euro/metro kubikoa.

3.4. Aisia eta atsedenerako finketako erabilerak.

1. tarifa._Metro kubiko 1etik 6ra bitarteko kontsumoa: 0,47 euro/metro kubikoa.

2. tarifa._6 metro kubikotik goitiko kontsumoa: 2,00 euro/metro kubikoa.

4._4.d) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

4.1. Saneamenduko kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoaren prezioa, hilean.

1. tarifa._Kontsumoa: 0,052 euro/metro kubikoa.

4.2. Aisia eta atsedenerako finketako erabilerak, isurkina jasota, hilabetean

3ko indize zuzentzailea aplikatuko zaie, 4.1. puntukoekin alderatuz.

5._4.e) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

5.1. Tarifa estandarrak, ezarri beharreko kontagailuaren diametroaren ariora, edo ezarrita dagoenaren ariora, abonatuaren egoera aldatzen bada (lotunerako kuota).

13 mm-raino: 47,00 euro.

15 mm-koa: 56,42 euro.

20 mm-koa: 58,71 euro.

20 mm baino gehiago: 93,99 euro.

6._4.f) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

6.1. Ur-hartunerako eskubideak hornidura sareetan: tarifa estandarra, hartunearen diametroaren arabera.

13 mm-raino: 47,00 euro.

15 mm-koa: 56,42 euro.

20 mm-koa: 58,71 euro.

20 mm baino gehiago: 93,99 euro.

6.2. Ur-hartunerako eskubideak suteei aurre egiteko kontsumoetan: tarifa estandarrak, hartunearen diametroaren arabera.

50 mm-raino: 93,99 euro.

50 mm baino gehiago: 187,97 euro.

6.3. Hartunerako eskubideak saneamendu sarean: tarifa estandarrak, hartunearen diametroaren arabera.

160 mm-raino: 47,00 euro.

160 mm baino gehiago: 93,99 euro.

7._4. g) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

Tarifa hauen 3. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio:

_Alta hartzeko eskubideak: 44,76 euro.

_Kontsumoa: 0,55 euro/metro kubikoa.

8._4.h) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

Ikuskapen bakoitzeko: 16,78 euro.

9._Aurreikusitako beste zergapeko egintza batzuk.

Eskulana: 22,70 euro/ordua.

Makineria erabiltzeko: 45,33 euro/ordua.

Kamioia erabiltzeko: 93,17 euro/ordua.

Ur analisiengatik: edang. gutxienez 90,00 euro/ordua.

10._Aurreikusitako beste fidantza eta gordailu batzuk.

Ordenantzaren 14. artikuluko 4. atalean xedatutakoari jarraituz jokatuko da.

11._Saneamendu kanona. NILSAk finkatua.

Etxeko zaborrak: 0,27 euro/metro kubikoa.

Etxekoak ez diren zaborrak: 0,34 euro/metro kubikoa.

Iragarkiaren kodea: L0511505