63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1) artikuluan ezarritako deiak egiteko asmoz, Lourdes Larrea Leoz andreak Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian jarritako 330/2004 zenbakiko administrazioarekiko auzi- errekurtsoan dei egiten zaie, Haur Hezkuntzako irakasle izateko, aldi baterako kontrataturik, izangaiak direla-eta, Giza Baliabideen zuzendariak 2004ko uztailaren 29an emandako 1169/2004 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren behin betiko zerrendetako 223. postutik 406. postura bitarte dauden interesatuei. Jakinarazi nahi zaie errekurtso egilearen erreklamazioa onartzen baldin bada zerrenda horretan postu bat beheitiago egonen direla.

Interesatuek iragarki hau argitaratu eta hurrengo bederatzi egun baliodunetako epean prozeduran ager daitezke, demandatu gisa.

Iruñean, 2005eko maiatzaren 24an._Idazkari tekniko nagusia, Pilar Alvarez Asiáin.

Iragarkiaren kodea: F0513022