63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

386/2005 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Altsasuko "Zelandi" Ikastetxe Publikoa handitzeko eta berritzeko lanen proiektua, gastua eta klausula administratibo partikularren agiria onesten dituena.

Hezkuntza Departamentuak lizitaziorako deia egin du Altsasuko "Zelandi" Ikastetxe Publikoa handitzeko eta berritzeko lanak kontratatzeko.

_Mota: lehiaketa, prozedura irekia.

_Xedea: Altsasuko "Zelandi" Ikastetxe Publikoa handitzeko eta berritzeko lanak kontratatzea.

_Aurrekontua: 604.137,21 euro, BEZa barne.

_Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hogeita seigarren egun naturala arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002-Iruña) edo Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., 31001-Iruña).

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren agirian daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

_Eskaintzak jendaurrean irekitzea: ekitaldi publikoan egingo da, lizitazio iragarkian adierazitako datan, Hezkuntza eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., 31001 Iruña).

Klausula administratiboen eta manu teknikoen agiriak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, 9:00etatik 14:00etara, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Iruñean, 2005eko maiatzaren 5ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0512315