63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

M A R T Z I L L A

Martzillako Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala (antolamendu xehekatuko determinazioak) Behin betiko onespena

Martzillako Udalak, 2005eko apirilaren 28an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Behin betiko onestea Martzillako Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualaren espedientea (antolamendu xehekatuko determinazioak): San Bartolome kaleko 10 zenbakiko eraikinaren deskatalogazioa, María del Puy Fabo Malo andreak sustatua, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzako Zerbitzuak eta Ondare Historikoaren Zerbitzuak emaniko txostenaren arabera, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

2. Onetsitako aldaketaren ondorioz ez da Martzillako arau subsidiarioetako testua aldatzen, izan ere ingurumeneko intereseko eraikinen ataletik San Bartolome kaleko 10 zenbakiko eraikina deskatalogatu besterik ez da egin.

Martzillan, 2005eko maiatzaren 2an._Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0511643